Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Topaketa

Oarso Bidasoko Hitza
Bidasoa
2014/12/08
Eskatu berri duzun kafea amaitu eta kafetegira azkarregi iritsi izanaz damuturik; kotxe-pilaketa batean geldirik, ez aurrera ez atzera, bihotza abiada bizian taupaka duzula eta erlojuko minutuak inoiz baino azkarrago doazela iruditzen zaizula; armairuaren aurrean izoztuta, egoerarako arropa aproposik topatzen ez duzula… Hori dute hitzorduek, urduritasun puntu hori, bereziki topaketa oraindik ezagutzen ez dugun norbaitekin denean. Ilusioa, beldurra, kuriositatea, kezka… izugarrizko sentimendu konbinazioa. Gustuko duzun pertsonarekin, lanpostu baterako elkarrizketa egingo dizun giza baliabideen arduradunarekin, mediku berriarekin, lagun baten lagunarekin… mila egoera, oroitzapen, trantze. Baina, nire kasuan, hau da, zalantzarik gabe, hitzordu guztien artean bereziena. Izan ere, ez dakit zehazki zein egunetan ezagutuko garen. Badakit, naturak hala finkatzen duelako, aste gutxi batzuk baino ez direla falta hitzordurako, agian, ezin jakin, egun batzuk besterik ez. Duela hilabete batzuk soilik jakin nuen lehenengo aldiz zure existentziaz, eta ordutik gauzak asko aldatu dira. Zu bereziki. Ikusi, gutxitan ikusi zaitut, eta zuk, aldiz, entzun baino ez nauzu egin. Hala ere, zure berri jakin nuenetik, buruan izan zaitut uneoro eta, noski, baita sabelean ere. Dilista baten tamainakoa ei zinen hasieran, mahats izatera pasa zinen pixka bat koxkortutakoan, eta piku baten tamainakoa egin zinen lehenengo ekografiaren bueltan. Eta gu harro-harro, piku txikiaren hanka eta besoen mugimenduari so. Bi puntu beltzek betetzen zuten begien lekua, eta isatsa ere ba omen zenuen. Bost zentimetro inguruko bizitza ñimiñoa. Badira aste batzuk zu fruta batekin konparatzeari utzi diotela amatasunaren inguruko webguneek; asko handitu zarenaren seinale. Bitarte horretan zure gorputz txikiaren atalak eratzen joan dira: bihotza, birikak, gibela, hezurrak, burmuina, betazalak, belaunak, hesteak, sexua… baita hatz-markak ere. Nahiko luke Frankenstein doktoreak horrelako laborategi bat! Begiak ireki dituzunetik jabetu zara inguruko panorama ilunaz. Hemen, kanpoan, egoerak bestelakoa beharko luke, eguzkia ateratzen baita egunero. Hala ere, iluntasuna familia askoren egunerokotasunaren protagonista bilakatzen da maiz, maizegi. Zure existentziaz jakin genuenean ere ez zuen eguzkiak gogor jotzen, baina giroa epeltzen hasia da, eta ostarteak zeruan nagusitzen. Honen harira, esaera zahar berri bat ikasi dut gaurkoan: iluntasun handieneko momentua, egunsentiaren aurrekoa da. Zure lehenengo egunsentia ere gertu dago. Aitortu beharra daukat inbidia pixka bat ematen didazula. Guztia izango da zuretzat berria, dena izango duzu ikasteke, gozatzeke. Hala zioen gure irakasle batek, haurrak direla benetako filosofoak, inguruan dituzten gauzekiko jakin-min bizi-bizia dutelako. Eguzkia goizero ateratzearekin harritzeari aspaldi utzi nion arren, heltzear dagoen hitzordu berri honek urduritasuna eta jakin-mina sorrarazi dizkit berriz ere. Sentimendu berriak eta zalantza ugari. Galderak, ehunka. Orain arteko ezagutza eta segurtasuna kolokan. Zure begien bitartez ikusiegia dudan mundu honi begiratzeko gai izango al naiz? Duela gutxi arte bi puntu beltz ziren begi horien bitartez? Gozatu heltzear dituzuen topaketez, hitzorduez, momentu bereziez; saiatu, munduari filosofo txikien harridurarekin begiratzen. Eta ez ahaztu, iluntasun handieneko momentua, egunsentiaren aurrekoa da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.