Mendiaren Astea antolatu du Irungo Mendizaleak-ek bihartik aurrera
Irungo Mendizaleak elkarteak argazki erakusketa, proiekzioak eta mendi martxa antolatu ditu Mendiaren Astearen harira.
- Bihar: Jesus Martinezen mendi argazki erakusketaren inaugurazioa eta Trekking de los Annapurnas ikus-entzunezkoaren proiekzioa elkartearen egoitzan (Larretxipi, 13), 20:00etan.
- Etzi: Toubkal y M’Goum ikus-entzunezkoaren proiekzioa Xabier Erroren eskutik elkartearen egoitzan, 20:00etan.
- Asteazkena: Ascension al Chimborazo-ren proiekzioa Roberto Ordaxen eskutik elkartearen egoitzan, 20:00etan.
- Igandea: Mendi martxa Irunen inguruan San Juan plazatik abiatuta 08:00etan. Ondoren bazkaria, baina horretarako aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da.