Kurduen egungo egoera aztertuko dute ostegunean Puntalean
Herri kurduaren erresistentzia eta gaur egungo egoera goiburuko hitzaldia izango da hilaren 11n, osteguna, Hondarribiko Gazte Xaian, 19:00etan. Komite Internazionalistako kide batek emango du hitzaldia eta gero galderak egiteko aukera izango da.