
Errandoneako urtegitik ura hartzen duten 8.540 kontagailu aldatuko dituzte. Bederatzi hilabete prozesua izango da, eta herritarrei informazio zehatza emango diete.

Gaur inauguratuko dute Ana Izura... Gasparren eskutik izenpeko erakusketa Mentxu Gal aretoan. Montes Iturriozen eta Izuraren 50 bat margolan bildu dituzte horretarako. Otsailaren erdialdera arte ikusgai izango da erakusketa.

Basurtuko ospitalera eraman zuten asteazkenean Basauriko espetxean duten preso oreretarra, Etxerat-ek jakinarazi duenez. Arnas arazoak zituen, eta birikan isurtzea aurkitu zioten. Birika infartua edukitzeko arriskuan dago, eta frogak egingo dizkiote ospitalean. Nahasmen obsesibo konpultsiboa du.

Igandeko lasterketaren berri zehatz izateko informazio orokorra, aholkuak, korrikalarien iritziak eta bestelakoak bildu diru Oarsoaldeko eta Bidasoko euskarazko egunkariak. Ondoko PDFa jaitsita ikus daiteke dena.


Abenduaren 9an, 16an eta 23an garatuko da ikastaroa Irasoko adinekoen zentroan.

Lasterketa dela eta, aparkalekuak kenduko dituzte Nafarroa etorbidean. Horregatik, aparkalekuak jarriko dituzte larunbat eguerditik igandeko 18:00ak arte Papresan eta Fanderiako tenis kantxan.

Blues Foundation erakunde estatubatuarrak Hondarribiko Blues Jaialdia saritu du, generoari egiten dion ekarpenarengatik. "Harrituta gaude. Sari honek urteotan egindako lana berresten du", onartu du Carlos Malles jaialdiaren zuzendariak. Urtarrilaren 23an jasoko dute Keeping The Blues Alive saria, Memphisen. Uztailerako hamargarren ekitaldia antolatzen ari dira.

Camerata Lirica taldeak La Traviata operaren moldaketa eszeneratua egingo du igandean, hilaren 9an, Itsas Etxea Auditoriumean. Sarrerak 8 euro balio du.

Eudelek, Irungo Udalaren Ongizate arloak eta 65 boluntariok herritar horiek identifikatzeko ikerketa batean parte hartu dute; denera, 32 gizon eta 7 emakume aurkitu zituzten egoera horretan urriaren 29tik 30erako gauean.

Bihar larunbatarekin izango da lehiaketa eta 14:30etik 20:00ak bitartean publikoari itxita egongo dira igerilekuak.


Andy Villalon gitarrista kubatarrak kontzertua emnago du ostiral honetan, hilak 7, 21:00etan Banako aretoan. "Inguruko gitarra looper onenetariko bat da, doinu, moldaketa eta soinu guztiak gitarrarekin unean osatzen dituen musikari fina", azaldu du Urbil Artola Banakoko arduraunak.

PSEk egindako kritikak "urduritasuna, memoria koherentzia eza" islatzen duela uste du Jose Manuel Ferradas Ezker Anitzako zinegotziak.

Town of runners dokumentala proiektatuko dute ostiralean, hilak 7, Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etan. Ondoren Sintayehu Eshetu eta Biruk Fikadu protagonistekin hitzaldia egongo da. Etiopia-Utopia Fundazioak antolatzen du eta sarrerak 4 euro balio du.

Izuaren Ibilbidea antolatu du 10. urtez Santiagoko Deabruak Kultur Elkarteak. Antzerki baten antzera, orotariko pertsonaiak izango dira izua eta suspensea erakustazokan zehar bultzatzen.