Aparkalekuak egokituko dituzte Behobia-Donostiagatik, eta autobus lineak aldatu
Lasterketa dela eta, aparkalekuak kenduko dituzte Nafarroa etorbidean. Horregatik, aparkalekuak jarriko dituzte larunbat eguerditik igandeko 18:00ak arte Papresan eta Fanderiako tenis kantxan.
Lasterketa dela eta, aparkalekuak kenduko dituzte Nafarroa etorbidean. Horregatik, aparkalekuak jarriko dituzte larunbat eguerditik igandeko 18:00ak arte Papresan eta Fanderiako tenis kantxan.
Bestalde, U7 eta U11 autobus lineatan aldaketak egongo dira, 10:50etik 14:10era. Geltoki hauek: Galtzarabordako kiroldegia, Nafarroa etorbidea, Touring etorbidea, Fanderia 17, Erramun Astibia eta Resurreccion Maria Azkue.
U11n, berriz, beste geltoki hauek ezabatuko dituzte igande goizean: Beraungo anbulatorioa, Telefonika, Alaberga 72, Cristobal Gamon ikastetxea, Sorgintxulo eta Biteri 41. Autobusak Galtzarabordako kiroldegian emango du buelta.