Abenduaren 9an, 16an eta 23an garatuko da ikastaroa Irasoko adinekoen zentroan.
Lahar esku-hartze sozialerako elkarteak
Zaintzailearen estresa. Zaintzailea zaintzea gaztelerazko ikastaroa antolatu du abenduaren 9, 16 eta 23rako. Irungo Iraso adinekoen zentroan garatuko dute ikastaroa, 17:00etatik 20:15era bitartean. Silvia Camio izango da hizlaria.
Hori horrela izena emateko interesa duten lagunek 663 057 223 telefono zenbakian edo
posta elektroniko bidez egin dezakete. 20 ikaslerentzako lekua dago denera eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politika departamentuak finantzatutako ikastaroa denez, ikasleek debalde egiteko aukera izango dute.