
Hondarribiko Mintzalaguna egitasmoak Hendaiako Abbadia gaztelura bisita gidatua egingo du hilaren 22an, larunbata, 11:00etan. Mintzalagunak eta Udal Euskara Zerbitzuak antolatutako dohaneko ekimena da

Bertso trama antolatu du Mañontzi Bertso Eskolak hilaren 22rako. Sustrai Colina, Alaia Martin, Jon Maia eta Amets Arzallus bertsolariak ariko dira Gezala Auditoiumeko taula gainean, 20:00etatik aurrera Josu Goikoetxeak sortutako bertso trama harilkatzen. Sarrerak dagoneko eros daitezke 7 euroan Kultura bulegoan edo webgune honetan.