
Trialsin
Atzo goizean jokatu zuten Arrokandietan Donibane Kultur Jolas elkarteak antolatutako XI Trialsin Txapelketa. Gipuzkoako txapelketako bigarren proba izan zen atzokoa, eta 41 txirrindulari gaztek parte hartu zuten. Elite Mailan Diego Barriok irabazi zuen; Raul Rosek irabazi zuen Gazteen mailan, eta Irene Caminosek Kadeteetan. Kimuen Mailan, berriz, Aimar Etxeberriak irabazi zuen proba, eta Benjaminetan, azkenik, Josu Perezek.