Espainiako Kopako hirugarren garaipena lortu du Lidia Yarzak

Lidia Yarza Oviedo

Yarza, urrezko dominarekin

Lidia Yarza hondarribiarrak urrezko domina lortu zuen larunbatean Oviedon (Asturias) egin zuten gazteen Espainiako Kopako proban, +78 kiloetan. Ama Guadalupekoa taldeko judoka bikain lehiatu zen eta denboraldiko hirugarren garaipena lortu zuen. Iker Otegi (-66) ere borrokatu zen Oviedon baina ez zuen egun ona izan. Borroka bat irabazi eta bi galdu zituen Otegik. Oviedon lortutako lehen postuarekin Espainiako Txapelketarako txartela eskuratu zuen Yarzak. Martxoa bukaeran egingo dute Madrilen gazteen Espainiako Txapelketa eta bertan izango da Adrian Oliver ere, bere taldekidea bezala, bere pisuko rankineko lehen postuan baitago.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.