Abbadia gaztelura bisita, mintzalagunekin

Hondarribiko Mintzalaguna egitasmoak Hendaiako Abbadia gaztelura bisita gidatua egingo du hilaren 22an, larunbata, 11:00etan. Mintzalagunak eta Udal Euskara Zerbitzuak antolatutako dohaneko ekimena da

Hondarribiko Mintzalaguna egitasmoak Hendaiako Abbadia gaztelura bisita gidatua egingo du hilaren 22an, larunbata, 11:00etan. Mintzalagunak eta Udal Euskara Zerbitzuak antolatutako dohaneko ekimena da eta plaza mugatuak ditu, hamabost. Izena eman nahi duenak hilaren 18ra arte du —bihartik hasita—, baina azkar ibiltzea komeni da. 688 86 53 98 telefono zenbakira deitu behar da edo Mintzalagunaren helbidera idatzi. Mintzalaguna egitasmoko partaideek lehentasuna dute baina ekitaldia irekia da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.