
Argazkia: Oarsoaldea Garapen Agentzia
Oarsoaldea Turismok
webgune berritua du. Itxuraz erabilgarriago izateaz gain, merkatuko nabigatzaile eta gailuekin bateragarria izan dadin prestatu dute, hortaz, Pasaia, Lezo, Oiartzun eta Errenteria-Oreretako turismo baliabide guztiak ikusteko aukera izango da, lau hizkuntzatan gainera. Sare sozialentzako tartea ere badu.
Itxura intuitiboa eman diote atariari, lau atal nagusitan banatuta: Oarsoaldea Ezagutu, Bizi Oarsoaldea, Informazio Praktikoa eta Multimedia Galeria. Horrez gain Oarsoaldean sektorean dabiltzan enpresen gaineko informazioa ere badago.