Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Herriko armarria ez erabiltzeko eskatu dio udalak HondarribiaInfo twitter erabiltzaileari

admin
Bidasoa
2014/02/10
@HondarribiaInfo twitter kontuaren arduradunari herriko armarria ez erabiltzeko eskatu dio Hondarribiko Udalak eta, kendu ezean, bere aurka egingo dutela jakinarazi diote. Twitter bidez herriari buruzko askotariko informazioa zabaltzen du erabiltzaile horrek, eta hainbat iturri erabiltzen ditu horretarako, haien artean udalaren beraren webgunea edota Hondarribiko Hitza. Gainera, HondarribiaInfo twitter kontuaren goiburuan honako azalpena ageri da: “Hondarribiko informazioa. Udalarekin zerikusi gabea”. Aitor Kerejeta alkateak urtarrilaren 28an sinatutako gutun baten bidez, herriko armarria ez erabiltzeko eskatu zaio kontuaren erabiltzaileari, “zalantza” sortzen duelako: “Ikusi dugu zure kontu partikularrean baimenik gabe Hiri honetako armarria erabiltzen ari zarela irudi, logotipo edo marka gisa, eta bertan mota ezberdineko informazioa sartzen duzula; horrek zalantza sortzen du informazio horren iturriari buruz, izan ere pentsa liteke jatorria udala dela, baina berez ez da hala”. Hori horrela, armarria ez erabiltzeko eskatzen diote @HondarribiaInfo kontuaren sortzaileari eta, egin ezean, neurriak hartuko dituztela jakinarazi: “Hiriko armarria marka erregistratu gisa babesten duten Marken Legeko xedapenak kontuan hartuta, udal honek zure aurka egingo du jurisdikzio organoen aurrean dagozkion ekintza zibil eta penalak erabiliz”. HITZA harremanetan jarri da HondarribiaInfo Twitter kontuaren arduradunarekin eta udalaren jarrerarekin kexu azaldu da. Bere ustez, “armarria ez da udalarena herriarena baizik, eta herriaren ezaugarri edo adierazgarri grafiko bezala, herritarrek libreki erabiltzeko eskubidea eduki beharko lukete”. Gainera, elkarte askok armarria erabiltzen dutela gaineratu du: “Hondarribiko hainbat elkarte eta taldek erabili izan dute, nahiz eta udalarekin harremanik ez eduki, horien artean Higer Hondarribiko merkatarien elkarteak, alardeko kantinerek eta konpainiek… Etekin komertziala ateratzen zaien pegatina, postal, llabero eta beste gauza asko ere salgai daude Hondarribiko armarriarekin. Jaietan ere zenbait enpresak udalarenaren kalko hutsak diren festetako programak kaleratzen dituzte, eta armarria eraman ohi dute, nahiz udalaren programa ofizialarekin nahasteko aukera handia egon. Behin ere ez ditu udalak argitalpen horiek eragotzi. Aldiz, gure kontuan argi eta garbi adierazten da ez duela zerikusirik udalarekin”. Hori horrela, udalaren eskaera “zentzurik gabeko inposaketa” dela deritzo, eta ez duela beteko aurreratu du HondarribiaInfo kontuaren arduradunak. “Badirudi udalak bere Twitter kontua sortu zuenetik molestatu egiten diola berea baina zaharragoa eta aktiboagoa den eta jarraitzaile gehiago dituen Twitter kontuak itzal egitea”. Ia 5.000 txio Duela lau urte sortu zen HondarribiaInfo Twitter kontua eta dagoeneko 800 jarraitzaile baino gehiago ditu. Egileak azaltzen duenez, “Hondarribiari eta bertako gertakariei buruzko informazioa modu azkar eta erraz batean zabaltzeko helburuarekin” jaio zen eta bi iturri nagusi ditu, udal webgunea eta Hondarribiko Hitza: “Garrantzi handia eman zitzaion udalak bere webgunean plazaratzen dituen agenda eta berrien zabalpenari. Hasieran, udal webgunea oso deserosoa zen informazio hori mugikorren bidez irakurtzeko eta, Twitter bidez berrien izenburu eta estekak argitaratzerakoan, herritarrei interesgarria zitzaien berria zuzenean irakurtzeko aukera eskaintzen zitzaien. Aurrerago, udalak Facebook kontua sortu zuenean bertan txertatzen zituen berriak ere hasi ginen zabaltzen. Azkenik, eta euskarazko herriko informazioaren zabalpena indartu eta lagundu asmoz, Hondarribiko Hitza aldizkariak argitaratzen zituen berriak ere gehitu genituen Twitter kontura”. Hortaz, udal webgunean plazaratzen diren albisteak, udalaren Facebook kontuan txertatzen direnak eta Hondarribiko Hitzarenak zabaltzen ditu HondarribiaInfo-k Twitter bidez. “Guzti hau automatikoki egiten da guk sortutako programa bati esker, ez da inor egunero berriak eskuz idazten ibili behar. Erabiltzen diren azpiegitura eta sistema guztiak ere doakoak dira eta ez dute inolako kostu ekonomikorik. 800 jarraitzaile baino gehiago ditugu eta denbora guzti honetan ia 4700 txio zabaldu ditugu”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Kirola, Gipuzkoa

Luis Mari Goikoetxea hil da, Zumaiako Arraun Elkarteko presidente ohia

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.