EAJren Iparragirre senataria eta Iridoy Irungo jeltzaleen bozeramailea Renfeko bidaiari sailaren ordezkariekin batzarra egin dute gaur goizean; lanak urtarrilaren lehen hamabostaldian hastea aurreikusten dutela esan dute.
Ura ur agentziak Bidasoaren ertzean bidegorria eraikitzearen aurka agertu zela eta bidegorriaren diseinua aldatu behar izan dutela ziurtatu du Paez alkateordeak; gainera hitzartutako 800.000 eurotik 96.000 euroko diru laguntza jasoko duela udalak azkenean erantsi du.
Udal gaztelekuak Negua berotuz programa antolatu du Gabonetako oporraldirako, hainbat jarduerarekin. Hilaren 30ean Donostiara joango dira, izotz jauregira. Hilaren 17a da azken eguna izena emateko.
https://www.youtube.com/watch?v=QTDao07wMd8 Seitik hamabi urte bitarteko haurrei zuzenduta daude tailerrak; hilaren 22an, 23an, 29an eta 30ean emango dituzte eskolak. Dibulitoon Studiosek eta Bitaminek zuzenduko dituzte saioak.
Biharko plenoaren aurretik lau emendakin aurkeztu ditu PPk eta dagoeneko bi onartu dizkio gobernuak.
Astearte arratsaldero (17:00-18:30) eta asteazken goizero (10:00-11:30) 0-3 urteko haurrak eta haien gurasoak elkartzen dira Puntaleko eskola zaharrean, gazte asanbladaren lokalean. Abestu, jolastu... elkarrekin egoten dira ordu eta erdiz. Gurasoek beraiek antolatzen dute jarduera eta denentzat irekia da.
Besteak beste, alokairu sozialerako laguntzak, euskararen erabileraren gaineko diagnosi bat eta udalaren ondasunen inbentarioa egitea eskatuko du koalizioak asteazkenean, aurrekontuetako osoko bilkuran.
Olinpiadetako bigarren eguneko zuzeneko kontakizuna, diferituan.
Arkitektoak alegazioei emandako erantzunak ontzat eman ditu aholku batzordeak. Bilduk kontra bozkatu du eta PSE-EE eta Amute auzoa abstenitu egin dira. Txostena plenora joango da urtarrilean.
Espetxe politika kriminalari Stop. Presoak etxera lelopean elkarretaratzea egingo dute 19:00etan San Pedro kalean.