Saindua Udal Gaztelekuak
Negua berotuz ekimena antolatu du Gabonetarako. Hilaren 23an, 26an, 27an eta 30ean hainbat jarduera egingo dituzte. Asteazkena 17a da azken eguna izena emateko. Informazio gehiagorako eta izena emateko deitu 943 64 31 98 telefono zenbakira, arratsaldez, edo mailez
idatzi.
Urtean zehar gaztelekuak antolatzen dituen ekintzak ostiraletan burutzen dira, eta Saindua baserrian. Baina urte amaieran erabat aldatzen da hori, Gabonetako oporraldian, asteko beste egunetan eta gaztelekutik kanpo mugitzen direlako gazteak.
Negua berotuz programako lehen ekintza Hondartza kiroldegian egingo dute, kinball sesioa, hilaren 23 asteartean, 16:30etik 20:00etara.
Oporraldiko ostiralean, 26an, kronogynkana egingo dute Sainduan 16:30ean, turroiekin betetako tripa jaisteko. Hurrengo egunean, 27an,
Negua berotuz sariak banatuko dituzte, 17:30ean hasita.
Eta 30erako, Donostiara irteera prestatu dute, Txuri Urdin izotz jauregian irristatzera joateko. 10:30etik abiatuko dira Correoseko bus geltokitik.