Espetxe politika aldatzeko eskatuko dute arratsaldean Portuan
Espetxe politika kriminalari Stop. Presoak etxera lelopean elkarretaratzea egingo dute 19:00etan San Pedro kalean.
“Espetxe politika kriminala” salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur (asteartea) San Pedro kalean, 19:00etan. Hondarribiko Sortuk jakinarazi duenez, Espainiako Auzitegi Gorenak 56 preso politikoren zigorra luzatu edo ez aztertuko du gaur, eta hori horrela, herri guztietan mobilizatzeko deia egin dute.
“PPren espetxe politika kriminalarekin amaitzeko indar eta bide guztiak aktibatu behar ditugu”, azaldu dute eta dei egin diete herritarrei Espetxe politika kriminalari Stop. Presoak etxera lelopean egingo den kontzentraziora joateko.