Marrazki bizidunak nola diseinatu ikasiko dute haurrek Gabonetan

https://www.youtube.com/watch?v=QTDao07wMd8 Seitik hamabi urte bitarteko haurrei zuzenduta daude tailerrak; hilaren 22an, 23an, 29an eta 30ean emango dituzte eskolak. Dibulitoon Studiosek eta Bitaminek zuzenduko dituzte saioak.

Marrazki bizidunak egiteko ikastaroa, erakusketak eta pelikulen emanaldiak antolatu ditu Irungo Udalak Irun Factoryn Gabonetara begira. Dibulitoon Studiosek eta Bitamine Faktoriak gidatuko dituzte sei eta hamabi urte arteko haurrei zuzendutako saioak. Abenduaren 22an, 23an, 29an eta 30ean finkatu dituzte horretarako hitzorduak. Egunero, ikastaroaren ondoren, pelikula bat emateaz gain, erakusketa bat prestatuko dute marrazkiei bizitza emateko erabili beharreko teknikak zeintzuk diren azalduz. Tailer bakoitzak 10 euroko prezioa du, baina lau tailerretan izena emanez gero prezioa guztira 30 eurokoa dela jakinarazi du Irungo Udalak. Informazio gehiago nahi duten lagunek e-posta bidez edo 633 351 545 telefono zenbakian eska dezakete. Tailerrak goizez edo arratsaldez egin daitezke. Egitaraua:
  • Hilak 22: Pertsonaiak marrazten ikasten eta Ilusio optikoak: Tramatopo eta Filpbook. Horrez gain, Cristobal Molon –trailerra gazteleraz– filma emango dute, elebitan.
  • Hilak 23: Cut-out pertsonaiak diseinatzea eta Jostailu optikoak: Zootropo y Pxaimoscopio. Horren ondotik, Supertramps –trailerra gazteleraz– ikusteko aukera izango da, elebitan.
  • Hilak 29: 20 eta 30 eszenografiak eta Animazioa argazkiz argazki bi dimentsioetan. Haritzaren bihotza proiektatuko dute ondoren, elebitan.
  • Hilak 30: Plastilinarekin pertsonaiak modelatzea eta Animazioa argazkiz argazki hiru dimentsioetan (edo bolumenarekin). Olentzero euskarazko filma izango da emango duten azkena.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.