Azokaren 9. ekitaldia hartuko du Ficoba erakustazokak abenduaren 6tik 8ra bitartean. Irungo Udalak stand propioa izango du urtero bezala eta "kontsumo arduratsua" bultzatzeaz gain, hiriko 27 saltokiren erakusleiho izan nahi du. Irungo Artisauen V. Azoka ere jarriko dute bertan.
Plastikerrek itsasoa plastikoz bete du, eta bale gaixoa noraezean dabil. Pirritxek eta Porrotxek, Txo Mikmak indioaren eta haren aitona Rokeren laguntza beharko dute itsasoari txiribuelta emateko. Hondarribiko turismo bulegoetan eta Irungo AEKn eros daitezke sarrerak, 7 euroan.
Axola zait izeneko sentsibilizazio gunea prestatu du Irungo Udalak ikastetxeekin elkarlanean Zabaltza plazan, egun osoan zehar. Ikastetxe ezberdinetako ikasleek kamiseta zaharretan idatzitako mezuak zintzilikatu dituzte bertan. Mobilizazioek hartuko dute lekukoa arratsaldeko azken orduan.
Nagore Laffage erail zutenetik haren amak aurrera eramandako borroka goraipatu nahi du plataformak eta bide batez, "Nagoreren memoria bizirik mantendu, guztiok garelako Nagore".
Irunen bi izango dira, bat 19:00etan eta bestea 19:30ean. Pasaia, Oiartzunen eta Errenteria-Oreretan 19:00etan elkarretaratzeak egingo dituzte.
Ekitaldi anitza egingo dute udaletxean, 18:00etatik aurrera.
Plaiaundiko kirolgunea tokiz aldatzeko eta Txingudiko hiru hiriak bidegorriz lotzeko aukerak aztertzen ari dira Irun eta Hondarribiko udalak, aldundia eta jaurlaritza. Bidegorriarena zehazteke, kirol gune berria Zubietako lursoroan egiteko ados jarri dira lau erakundeak.
Rentoks sofbol taldeak hiru sofbol talde antolatu ditu igande arratsaldean Galtzarabordako kiroldegian jokatuko den txapelketan parte hartzeko: CD Pamplona, Lazkao eta Donostiako Atletiko.