Datorren larunbatean Aretxabaleta liderrak bisitatuko du Hondartza. Preferentekoek ligako lehen garaipena lortu dute Mundarroren aurka.
Indarberrituta jasoko du Ohorezko Mailako Hondarribiak Aretxabaleta liderraren bisita larunbatean. Liga hasiera kaxkarraren ondorioz, sailkapeneko azken tokian sartuta egon dira berdeak baina azken lau partidak galdu gabe bukatu eta gero —garaipen bat eta hiru berdinketa—, euren buruan konfiantza berreskuratu dute eta hiru puntuen bila irtengo dira larunbatean Hondartza futbol zelaira.
Igandean Oñatin berdindu zuen taldeak, Aloña Mendirekin (1-1), eta hamaseigarren tokian dagoen Ostadarrekin berdindu du, 7 punturekin. Hondarribiarren atzetik Antzuola dago, lau punturekin, multzoa ixten.

Preferente taldeko jokalari eta teknikoak
Preferentekoen garaipena
Bigarren taldeak ligako lehen garaipena lortu zuen larunbatean etxean, Astigarragako Mundarroren aurka (1-0). Bost puntu ditu orain taldeak eta Muniberekin partekatzen du sailkapeneko azken tokia, baina gertu dituzte beste talde batzuk: Pasaia puntu bakarrera, Mundarro 2ra eta 3 puntura Deustu Donostia taldea.
Hurrengo asteburuan Irunen jokatuko du Hondarribia Bk, Dunboa Eguzkirekin. Irundarrak multzoko erdialdean daude, hamabost punturekin. Etxean bost partida jokatu ditu Dunboa Eguzkik, bi baino ez ditu irabazi eta beste hirurak galdu.