Olentzero panpinak goizez iritsiko dira Hondarribiko karriketara

Abenduaren 15a da panpinen lehiaketan izena emateko azken eguna. 80 eta 10 euro bitarteko Gabonsariak banatuko ditu udalak.

Haurren Olentzero panpinen Lehiaketarako izena emateko epea zabalik dago. 8-15 neska-mutilez osaturiko taldeek har dezakete parte, 16 urtetik beherako gazteak. Abenduaren 15a baino lehen eman behar da izena, Gazte Informazio Bulegoan (Jabier Ugarte, 6).
Gazte talde bat Olentzero panpinarekin

Gazte talde bat Olentzero panpinarekin

Lehiaketa, noski, abenduaren 24an egingo da, goizez. Epaimahaia Santiago kalean egongo da 10:30etatik 11:30era, eta bertatik pasako dira taldeak, Olentzero abestia kantatzeko eta irudia erakusteko: “Epaimahaikideak kontuan hartuko duen bakarra, Olentzeroaren kalitate artistikoa izango da, beti ere partaideen adina kontutan hartuz”, azaldu du Hondarribiko Udaleko Hezkuntza departamentuak, lehiaketaren antolatzaileak. Gabonsarien banaketa Gipuzkoa plazan egingo da, 12:30ean. Aurten ere goizetik ondo portatuko da Olentzero eta 80 eta 150 euro arteko Gabonsariak banatuko dizkie parte hartzaileei. Diru horrekin, eta etxez etxe eskean lortutakoarekin, ondo portatu diren gurasoei tortilla pintxoren batera gonbidatzeko aukera izango dute, edo beste zerbaiterako gorde.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.