Larunbata, Palestinarekin elkartasun eguna izango da Oiartzunen

Ekitaldi anitza egingo dute udaletxean, 18:00etatik aurrera.

Palestina Oiartzun taldeak larunbaterako elkartasun ekitaldia antolatu du, Palestinaren alde, udaletxean. Bertan ikus-entzunezkoek, hitzaldiek eta bertsoek izango dute tartea. Udalak ere bere iritzia emango du. 18:00etatik aurrera egingo dituzte ekitaldi horiek, udaletxean. Hasteko, bi dokumental emango dituzte, Fernan Garatek egingo duen aurkezpenaren ondoren, biak, Antzine Biainenak: Amal-Itxaropen, eta Qalbi-Nire bihotza. Ondoren, Biain sortzaileak berak, hitzaldia emango du, Palestinan kamara bat-Una cámara en Palestina izenburuarekin. Ekitaldia biribiltzeko, Esteban Martiarenak eta Felipe Eizagirrek, Oiartzungo Helduen Bertso Eskolako kideek, Palestinaren aldeko bertsoak botako dituzte. Bukatzeko, Asier Legorburu udaleko ordezkariak agurra egingo du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.