Indarkeria sexistaren aurkako mezu ugari zintzilikatu dituzte ikasleek

Axola zait izeneko sentsibilizazio gunea prestatu du Irungo Udalak ikastetxeekin elkarlanean Zabaltza plazan, egun osoan zehar. Ikastetxe ezberdinetako ikasleek kamiseta zaharretan idatzitako mezuak zintzilikatu dituzte bertan. Mobilizazioek hartuko dute lekukoa arratsaldeko azken orduan.

'Axola zait' sentsibilizazio gunea

‘Axola zait’ sentsibilizazio gunea

Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako orotariko mezuak irakur daitezke gaurkoan Zabaltza plazan: Emakumeak ez gara jopuak; Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna; Denak pertsonak gara… Irungo ikastetxeetako ikasleek idatzitako mezuak dira, eta Zabaltza plazan zehar zintzilikatutakoak. Irungo Udalak eta bertako ikastetxeek elkarlanean garatutako iniziatibaren ondorio dira mezuak. Izan ere, Axola zait izenpean sentsibilizazio gunea prestatu dute Zabaltza plazan, egun osoz. Irungo udaletxean bestalde, puntu lila zintzilikatu du dagoeneko tokiko gobernuak. Horrez gain, Emakume biktimak nola babestu indarkeria matxistatik goiburuko hitzaldia entzungai izango da 17:00etatik aurrera Amaia KZn. Mobilizazioek hartuko dute lekukoa 19:00etatik aurrera. Izan ere, Emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez lelopean elkarretaratzera deitu du udal gobernuak Zabaltza plazan, 19:00etan. Ordu erdi beranduago bestalde, Txingudi Anti Sexista (TAS) plataformak Emakumeonganako indarkeria eten dezagun lemapean manifestazioa antolatu du leku beretik abiatuta San Juan plazaraino.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.