2014/6

Europa Ekialdeko etorkinen Astigarragako egonlekuaren gaineko dokumentala bihar, Amaian

SOS Arrazakeria taldeak Europa Ekialdeko etorkinek Astigarragan eraikitako egonlekua hizpide duen Balta Txuria. Balta Berdea. Urumearen zurrumurrua izenpeko dokumentala emango du bihar Amaia KZn, 19:00etan. Proiekzioaren ondotik, mahai-ingurua egingo dute Agustin Unzurrunzaga SOS Arrazakeriako kideak, Maite Olaziregi Astigarragako alkateorde eta irakasleak, Alfonso Gurpegi Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako sailburuorde ohiak eta Sorina Lunca Balta Berdea kokaguneko bizilagun ohiak.

admin

Talaiako DBHko ikasle talde batek Liburu Gazte lehiaketa irabazi du

Talaia BHI Ikastetxeko 2. mailako Animals taldeak Liburu Gazte Book Trailer Lehiaketa irabazi du. Galtzagorri Elkarteak antolatzen du, gazteen irakurtzeko zaletasuna sustatu eta euskarazko gazte literatura zabaltzeko helburuarekin. 2000. urtean abiatu zuten, Liburu Gaztea Saria bezala, eta duela bi ikasturte bilakatu zen Book Trailer Lehiaketa. Ia 1.700 ikaslek hartu dute parte eta 275book trailer aukeztu dituzte.

admin
Gehiago