Isurialdeen banalerroan zazpigarren ibilbidea egingo du Urdaburuk

Errenteria-Oreretako Urdaburu Mendizale Elkarteak irteera egingo du hilaren 21ean, Ibañeta (Orreaga, Nafarroa) aldera. Kantauri eta Mediterraneoko isurialdearen banalerroan zazpigarren etapa egingo dute, neguan bertan behera gelditu baitzen elurragatik. Ibañetatik Urkiagara joango dira, eta bidean Girizu, Lindus eta Adiko gainak zeharkatuko dituzte Zumardiko autobus geltokitik irtengo dira, 07:00etan. Izena eman nahi dutenek, elkartearen egoitzatik pasa daitezke, astearte eta ostegunetan (19:30etik 21:30era). Bestela, 943 52 78 79 telefono zenbakira dei daiteke egun eta ordu berberetan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.