Irailaren 12tik 14ra egingo dute 2014ko Expogrow azoka

Expogrow Kalamuaren Azoka irailaren 12, 13 eta 14an egingo dutela aurten jakitera eman dute antolatzaileek. Hirugarren ekitaldia beteko du aurten kalamuaren festak. Ohikoa bihurtu denez, erakusketariez gain, Nazioarteko Foro Soziala, Aeskanen seminarioa, Eusfacen mahai-inguruak eta beste hamaika jarduera izango dira asteburu horretan Ficoban. Momentuz, egitaraua zehazten ari dira antolatzaileak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.