Realeko neskak Plazeta futbol zelaian izango dira bihar
Txuri-urdina bihurtuko da bihar berriz ere Plazeta futbol zelaia. Izan ere, Realeko neskek entrenamendu saioa egingo dute bihar arratsaldean Lezoko futbol zelaian, Allerruren urteurrenaren harira. 18:30ean hasiko du entrenamendua Unai Gazpiok entrenatzen duen taldeak. Denboraldi bikaina egin dute Realekoek eta Koparako sailkapena lortu dute. Biharkoa azkeneko entrenamendua izango dute eta Lezon egingo dute maiatzaren 21ean mutilek egin zuten bezala.