Hondakinak biltzeko sistema berriaren alde jaia antolatu du herritar talde batek, gaur, Trintxerpen. Serafin Esnaola plazan izango da festa, 17:30etik aurrera. Informazio panelak jartzeaz gain, musika jarri eta mural erraldoia margotuko dute haur eta helduek elkarrekin. Horrez gain, udalari hondakinak biltzeko sistema eraginkorra ezartzeko eskaera luzatuko diotela iragarri dute. Plazara biltzen diren herritarrei ondoko oharra banatuko diete. Gauzak ongi egitea