Hiru txosna izango dira soilik 2014ko sanmartzialetan
Irungo Udaleko Kultura departamentuak jakitera eman duenez, Ramuntxo Trinketek, Real Unionek eta CD Bidasoak jarriko dute txosna aurtengo San Pedro eta San Martzial jaietan. Ficoban jarriko dituzte txosna horiek, eta “ez ohiko egoera ikusita, txosnen alokairua eta kontsumoak” bere gain hartuko ditu udal gobernuak. Horrez gain, txosnen fidantza 600 eurotik 300 eurora jaitsi dute.