ONCEren sentsibilizazio kanpainan parte hartu dute Elatzetako ikasleek
Elatzeta ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ikasleek ONCE fundazioaren astearen barruko sentsibilizazio kanpainan parte hartu dute. Braillea, kirola eta jokoak egin dituzte ikasleek, eta era horretan, itsuek euren egunerokoan edo kirola egiterakoan bizitako trabaz jabetu dira gaztetxoak.