
Killirikupe, udalarekin hitzarmena sinatzen

Garabide, udalarekin hitzarmena sinatzen
Udalbatzarrean hartutako erabakiei jarraipena emanez, hitzarmena sinatu dute Oiartzungo Udalarekin Killirikupe eta Garabide elkarteek. Oihan Tello jarduneko alkatea eta Mikel Mendizabal (Garabideren izenean) eta Ines Etxarte (Killirikuperen lehendakaria) izan ziren sinadura ekitaldi horietan.
Killirikuperekin egindako hitzarmenak aukera emango dio elkartearen emakumeen ahalduntzean gehiago eragiteko. Emakumeei bideratutako formazio ikastaroak egiten dituzte bide horretan.
Gobernuz kanpoko erakundea da Garabide, eta lehenengoz egin du hitzarmena udalarekin. Garapen bidean dauden herrialdeekin hizkuntza gutxituak berreskuratzen egiten du lan, euskararen esperientziatik abiatuz.