
Alarde Tradizionaleko kideak aurkezpenean
Iñaki Arruabarrena jeneralak eta Pedro Alapont Real Union konpainiako kapitainak Alarde Tradizionaleko egitarauaren berri eman dute gaur goizean. Denera, 25.000 ale banatuko dituzte eta berritasun moduan, aurtengo Danborrada eta Bandaren entsegua Zabaltza plazan egingo dutela adierazi dute, eta ez San Juan plazan egitarauan esan bezala.
Programaren azaleko argazkiari dagokionez, Quique Escalante VII. Memorialaren irudi irabazlea hautatu dutela azaldu dute Alarde Tradizionaleko kideek; Maximo Alonsoren
Sable ante el saludo argazkia, hain zuzen ere.
Era berean Alarde Gunearen inguruko informazioa eskura daiteke programan.