Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, euskara ikasteko diru laguntzak eskatzeko epea hilaren 25ean zabalduko dute, uztailaren 1era arte. Bigarren epe bat ere izango da, irailaren 1etik urriaren 15era. Informazioa jasotzeko edo eskaera egiteko inprimakiak udalaren
webgunean, Udaleko Erregistro Orokorrean edo Euskara Sailean eskatu daitezke.