http://www.youtube.com/watch?v=U0xWJBwioX0 Blues, folk eta country doinuak AEBetako musikaren ukitu osoarekin ekarriko ditu De Cyne Reynara, Frank Blackfieldek. Kontzertua, 22:30ean hasiko da.
Bideoklip baten bidez aurkeztu du Haatik dantza konpainiak Lur Zuri Aga lanaren aurrerapena. Luzuriaga martxan herri iniziatibaren egoitzan grabatu dute, hau da, antxotarrak auzolanean garbitzen ari diren galdategi ohian, Molinaoen http://vimeo.com/96746136
http://www.youtube.com/watch?v=LO2rk2ZPyc8&feature=youtu.be Astelehenean aurkeztu zuten Errigoraren ekaineko kanpaina, Lau Haizetararen egoitzan. Kanpaina berriko eskaintza kontserbak izango dira: menestra, potxak, zainzuriak, piperrak, zainzuri ekologikoak eta orburuak.
Harremantxo talde feministak, Bixi Bixi elkartearekin elkarlanean, antzezlan bat antolatu du datorren asteko ostegunerako, borroka feminista aldarri. Andar con tacones sin hacer ruido. Piropeame antzezlana ekarriko dute Donibaneko Victor Hugo etxera.
Aurtengo madalenak badute kartela. Gaztaño auzoko Luz Duranek lehiaketara aurkeztutako Plazara lanak epaimahaikide aritu direnen babesa jaso du, gehiengo zabalarekin.