Artalekuko eta Nafarroa etorbideko errepideak moztuko dituzte
Asfaltatze lanak egin behar direla eta, Irungo Udalak adierazi du Artalekuko errepidea eta Nafarroa etorbidekoa beheranzko noranzkoan itxi egingo dituztela bihar ostiralarekin, gauean zehar. Trafikoan sor daitezkeen arazoak ekidin aldera burutuko dituzte gauean esku-hartzeak.