Harremantxo talde feministak, Bixi Bixi elkartearekin elkarlanean, antzezlan bat antolatu du datorren asteko ostegunerako, borroka feminista aldarri. Andar con tacones sin hacer ruido. Piropeame antzezlana ekarriko dute Donibaneko Victor Hugo etxera.
Harremantxo talde feministak, Bixi Bixi elkartearekin elkarlanean, antzezlan bat antolatu du datorren asteko ostegunerako, borroka feminista aldarri.
Andar con tacones sin hacer ruido. Piropeame antzezlana ekarriko dute Donibaneko Victor Hugo etxera. “Ekintza diskretutik ekintza zuzenera igaroko diren bi emakume izango ditugu eszenan: Susana Cintado eta Anna Mezz. Emakumea isila, mugitzen ez dena, sumisoa… izatetik mugimenduaren bitartez tente mantentzera pasatuko dira. Umorea, pasioa, indarkeria, nekea, bakardadea… bezalako etapetatik igaroko dira. Aginte sozialaren aurrean gorputzak nola erantzun dezakeen ikusi ahal izango dugu”, aurreratu dute antolatzaileek.19:00etan hasiko da ikuskizuna. Sarrera, borondatearen truk.