Pintxo lehiaketa, Laurak Bat-ek antolatuta
XIV. aldiz ospatuko du Laurak Batek pintxo lehiaketa, bihar eta etzi. Iragarri dutenez zortzi tabernek parte hartuko dute, guztiak Antxokoak: Kamio, Dani, Ekarri, Iparra, Prost!, Ezer Gaizki, Laket eta Mimos tabernetan dastatu ahal izango dira lehiaketara aurkeztuko dituzten pintxoak 1,80 euroan.
Laurak Bat-ek bi sari banatuko ditu, bat profesionala eta Trintxerpeko elkarte batek emango duena, eta bigarrena bezeroek beren botoen bitartez emango dutena.
Bozka ematen dutenek ere suerta daitezke irabazle. Izan ere, Laurak Bat-ek bi lagunentzako zazpi afari zozketatuko baitute, pintxo onena hautatzeko bozketan parte hartzen dutenen artean.
Sari banaketa igandean izango da Antxoko Kultur Etxean goizeko 11:00tan.