Atez atekoaren kontrako manifestazioa deitu dute gaurko
Atez atekoari ez lemapean manifestazioa deitu dute gaurko. Deitzaileek jakinarazi dutenez, manifestazioa Nafarroa Etorbidera atera eta 10 edo 15 minutuan errepidea moztuko dute. “Auto gidariei eta autobus bidaiariei eragingo zaizkien kalteak konpentsatzeko pintxo bana eskainiko zaie, manifestazioa eragin duten arrazoiak azaltzeaz gain”, esan dute antolatzaileek. Manifestazioa 19:00etan abiatuko da, Gure Zumarditik.