Udan mendiko bizikletarekiko zaletasuna piztu asmoz, hainbat ikastaro antolatuko ditu Trintxerpeko Atletiko Klubak Oarsoaldeko udalekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestuta. 10 eta 16 urte bitarteko haur eta nerabeentzako ikastaroak dira, eta 20 euro balio dute. Ikastaroen gaineko informazio gehiago Pasaiako udaleko
webgunean topa daiteke, eta izena emateko 670 635 552 telefono zenbakira dei daiteke.