
Kirmen Uribe idazle ondarruarrak Itsasoa nire literaturan goiburuko hitzaldia emango du gaur, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Euskara Departamenduak antolatzen dituen Neguko Jardunaldien barruko ekimena da. Arratsaldeko zazpietan hasiko da hizket...

Hondarribia Arraun Elkarteak 21 domina lortu zituen joan den asteburuan Bidasoan egin zen Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligako lehen proban. Irungo Santiagotarrak elkarteak antolatu zuen eta, irundarrak ondo egon baziren _sei garaipenekin—, Hondarribikoa izan zen talde hoberena: hamar lehen postu, bost bigarren eta sei hirugarren postu lortu zituzten. Aulki Mugikorreko Gipuzkoako Liga. Lehen jardunaldia. Hondarribia Arraun Elkarteko kirolarien emaitzak: Kadete Mailako mutilak: Lehen postua zortzikoan eta laukoan, bigarrena skiffean, eta hirugarrena, zortzikoan eta bikoan. Kadete Mailako neskak: Lehen postua laukoan eta skiffean, eta bigarrena bikoan eta skiffean. Gazte Mailako mutilak: Lehen postua zortzikoan, bikoan eta skiffean. Gazte Mailako neskak: Hirugarren postua bikoan eta skiffean. Haurren Mailako mutilak: Lehen postua bikoan eta hirugarrena laukoan. Haurren Mailako neskak: Lehen postua lauko ontzian. Helduen Mailako neskak: Lehen, bigarren eta hirugarren postuak biko skullean. Beteranoen Mailako neskak: Lehen postua skiffean.

Errenteriako Euskara Departamenduak eta Errenkoaldek antolatutako Internet bidezko Ezetz Asmatu lehiaketak badu garailea: Arantza Garmendia. Horren bidez, Errenkoalderen eskutik, 50 euroko erosketa txartela lortu du herriko dendetan gastatzeko. Lehiake...

Bertsoa eta musika uztartzen duen Bertshow saioa egingo dute etzi, abenduaren 1ean, Antxoko Mimos tabernan. Lau bertsolari izango dira mikrofono aurrean: Jokin Labayen, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Jon Martin eta Iñigo Manzisidor Mantxi. Gitarrarekin Men...

Gaur arratsaldean San Pedroko Proisa kulturguneari buruzko hitzaldia egingo dute barruti horretan dagoen Arrantzaleen Kofradiako ekitaldi aretoan. Kulturguneak egun duen egoeraren berri emango dute bertan. 19:30ean hasiko da bilera. Proisako kideez gai...

Etzi, Madalensoron pilotalekuan paleta larruz hiru partida izango dira, 10:00etan hasita. Honakoa da ordena: Hirugarren Maila: Txost 1-Urnieta 2. Hirugarren Maila: Txost 2-Olalde. Lehen Maila: Txost-Gazteleku 1.

Donibanen Iberdrolak duen zentral termikoak azken hatsak botako ditu datozen egunotan. Enpresak Espainiako Industria Ministerioaren baimena lortu du Pasaiako planta behin betiko ixteko. Horrela, azpiegituraren desegitea hasiko da martxan. Gaur bertan, Iberdrolako arduradunek eta Pasaiako Udalak bilera egingo dute, prozesu hori aurrera eramateko behar diren lizentziei eta baimenez hitz egiteko asmoz. Horrela jakinarazi zuen Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak herenegun iluntzean egin zen udalbatzarrean. Epea zehaztuta ez badago ere, bi urte iraun dezakete desegituratze lan horiek. Hori bai, bi urte horietan aire garbiagoa arnastuko da Pasaiako badiaren inguruan. Hala ere, egun hauetan ohi baino askoz ere ke beltzagoa ateratzen ari da. Izan ere, Agirregabiriak azaldu zuenez, biltegiratuta duten ikatza erretzen ari dira. “Bertan erretzea garraiatzea baino askoz merkeagoa dela adierazi digute”, zehaztu du alkateak. Enpresak ziurtatu du baimena dutela stockean duten ikatza erretzeko, eta bukatu arte, horretan jarraituko dutela. Termikan lan egiten duten 67 langileei buruzko kezka azaldu zien alkateak multinazionaleko arduradunei. Gipuzkoako zein Bizkaiko hainbat lantegietara mugiaraziko dituztela erantzun zieten enpresako kideek. Ekainean, baimena Espainiako Industria Ministerioak hilaren 21ean jakinarazi zion Iberdrolari behin betiko itxi dezakeela Donibaneko planta. Horretarako baimena pasa den ekainean eskatu zuen konpainiak. Erabakia hainbat hilabetez luzatuko zela iragarri zuten. Izan ere, ministerioak Red Electrica Españolari [...]

Euskararen Egunaren ekitaldien artean, Elixabete Perez Gazteluk hitzaldi bat emango du astelehenean, Koldo Mitxelena Elissalt hizkuntzalari errenteriarrari buruz: Goiko kaletik. Aurten 25 urte bete dira hil zela, urriaren 11n, hain zuzen. Hitzaldia 19:...

Pasaiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Sailak hitzarmena sinatu dute gaur goizean, Donibaneko eraikin balioanitzaren gainekoa. Hitzarmen horren arabera, eraikin hori ordaintzeko bideratzeko 300.000 euroak etorkizunean lotuta izango dira. E...

Rat Attack talde ingelesak joko du larunbatean Psilocybenea aretoan. Punk jarrera duen taldea da eta musika ere 80. hamarkadan hasitako hardcore-punka da batez ere. Refused, The Bronx edota The Hives taldeen eragina nabaria dute euren abestietan. Hondarribira Bad Catholic lana aurkeztera datoz. Zuzenean ikusi nahi dutenek badakite izerdia botatzeko prest egon behar dutela. Aurretik Sharon Stoner bandak joko du. Aurten Puntu bakar baten elkartzen diren ertzak diskoa kaleratu dute. Musikari bikainez osaturiko taldea da, Hondarribian oso maitatua den stoner musika egiten duena. Abesti oso landuak egiten dituzte oñatiarrek, baina entzun errazak era berean. Haien zuzenekoak gozatzeko izaten dira, belarriak garbi eta begiak irekita edukitzeko.

Herritarrak euren aukeretatik harago bizi izan direlako ematen direla desjabetzak maiz entzuten da politikarien ahotan. Ez da hori Bidasoko Stop Kaleratzeak plataformako kideek uste dutena. Miren Olaetxea kidearen aburuz, “gutxieneko” kasuak direla horiek Behe Bidasoan aipatu du, eta gehienetan, «familia arruntak» direla aitortu du. “Etxebizitza nagusia erosten dutenak dira, edota beren etxebizitza, gurasoena edo negozioa berme bezala jarri dutenak” izan ohi direla kaltetuak argitu du. Euskal Herrian bi dira dagoeneko desjabetzeen ondorioz hil honetan zehar beren buruaz beste egiten duten lagunak; Amaia Egaña Barakaldon (Bizkaia) eta Manolo Reguera Donezteben (Nafarroa). Barakaldoko gertakarien harira, Kutxabankek kaleratzeak etengo zituela adierazi zuen arren, hori betetzen ari ez dela argi gelditu da Bidasoko Stop Kaleratzeak plataformak asteartero Irungo Lakaxita gaztetxean egiten duen batzarrean. Hamarnaka kaltetu Kaltetuekin lan ildoak finkatu, kasu horien errepasoa egin eta kasu berriak aztertzen dira asteartero Lakaxitan. Eta astero kaltetu berriak agertzen dira. Etengabeko jario honen ondorioz, hogei lagunen kasuetan buru- belarri murgilduta dago desjabetzeen aurkako kolektiboa, baina hala eta guztiz ere, kopurua 30era ere iritsi izan dela zehaztu du Olaetxeak. Bidasoan, etxe kaleratze gehienak Irunen ematen diren arren, Hendaian etxebizitza erosi eta hipoteka Hego Euskal Herriko banku edo aurrezki kutxaren batekin sinatutako kaltetuekin ere lanean ari direla adierazi du gazteak. [...]

Errenteriako Udalak eta Fiarek sinatutako hitzarmenaren ondotik, banku etikoaz gehiago jakiteko aukera izango da astelehenean, Reina aretoan, 19:00etan. Peru Sasia Fiareko arduradunak eta Beñat Irasuegik hitzaldi bat emango dute. Banka etikoa zer den ...

Itsas Gelak antolatutako Itsas Solasaldiak ekimenaren seigarren saioa egingo dute gaur arratsaldean. Juan Arizaga Aranzadi Zientzia Elkarteko ikerlaria izango da hizlaria. Jaizkibelgo hegaztiei buruz ariko da, 19:30etik aurrera, Mater itsasontzian. Asteburuan, berriz, Jaizkibelgo itsasertzaren ingurumen azterketa eta garbiketa egingo dute Azterkosta egitasmoaren barne, zehazki Azabaratza eta Erentzingo kalak bisitatuz.

Martxa Berdea antolatu du Independentistak Sareak; herritik autobusak antolatu dituzte hara joateko Martxa Berdea antolatu du Independentistak Sareak abenduaren 6rako (datorren ostegunerako) Durangon, Bagoaz. Euskal Herriak #Independentzia! lelopean. 1...

Olentzeroren etorrera prestatzeko lehenengo bilera antolatu dute Olentzeroren laguntzaileek etzirako. 11:00etan izango da, Manuel Lekuona Bibliotekan.

Donne moi un visage (Aurpegi bat emadazu) erakusketa eta arte instalazioaren inaugurazioa egingo dute gaur Mendi Zolan kulturgunean, 17:00etatik, 20:30era. Aurpegi bat emadazu, 2011-2012 ikasturtean Hendaiako eskoletan eta Mendi Zolanen eta Irungo Bitamine arte espazioan antolatutako tailer plastikoen fruitua da. Finean, haur bakoitzak bere burua nola ikusten duen aztertzen du DMUV proiektuak. Gaurtik, abenduaren 8ra arte bisitatu daiteke, Mendi Zolan kulturguneko ohiko ordutegian: asteartetik larunbatera, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Art & Project elkartearen egitasmoa izan da, Agnes Yobregatek animatuta. Antolatzaileek parte hartu duten lau artisten (Helga Massetani, Francisco Dussourd, Leon Lachamp eta Elke Roloff) eta haurren irakasleen artean izandako elkartrukatzea eskertu dute, eta, era berean, eskerrak eman dizkiote argazkiak egin dituen Z. Estudioko Ludovic Zeller argazkilariari, eta egitasmoan parte hartu duten eskolei eta haurrei. Herriko 3 eta 8 urte bitarteko 250 ikaslek parte hartu dute DM1V egitasmoan. Guztira, 320 erretrato bildu dituzte erakusketarako, euskarri desberdinetan azaltzen direnak: Metro eta erdi bider metro bateko argazki 5 argazki marko, haurren lanekin egindako 2 metro bider metro bateko eskultura bat, Haurren Hitzak deituriko pareta eta Eskola pareta.

Xan Errotabehere ipuin kontalariak urteko Euskarazko Ipuinaldiaren azken saioa zuzenduko du larunbatean, abenduak 1, Herriko Mediatekan, 11:00etan hasita. Gabonak gertu izanik, Olentzero agertuko da Errotabehereren kontaketan: “Negua, iluna, eta haize hotza datoz. Eta gau beltzarekin mamuak: Akilimarro eta Tartaro goseti eta beldurgarriak… Zorionez, neguko elur zuriarekin batera dator ere Olentzero. Jadanik badabil. Mendiko elurrean ikusi ditugu haren aztarnak…. Hau da sutondoan ipuin goxoak kontatzeko garaia…” Ekitaldiaren antolatzaile den Herriko Etxeko Euskara zerbitzuak gonbita luzatu die Hendaiako zein eskualdeko familiei larunbatean euskarazko ipuin kontaketan agertzeko. Xan Errotabehere: “Istorioak beharrezkoak ditugu bizitzen ikasteko” Mundua mundu dena izanen da istorio… Herri honek sortu ditu mila ipuin. Eta beti sortzen ditu. Istorioak beharrezkoak ditugu, ez bakarrik irri egiteko eta gozatzeko, baina ere bizia eta bizitzen ikasteko. Ipuinak ez dira amets hutsezkoak. Fantasiaren azpian egia handia daukate gordea. Gereziak bezala: gerezia dastatu eta hor barruko hezurrean dago biharko ipuinen arbola. Nire kondalaritzan atzoko eta gaurko istorioak josten ditut, Euskal Herrikoak eta kanpokoak, urrezko hariz, hots euskaraz. Ahalaz jantzi politenak eginez, ilunak berdin argiak, noiz farfailak, noiz alaiak. Helduentzat bezala txikientzat. Euskara ere jalgi dadin gure gogo ametsetara, ipuinekin batera gozagarri… Xan Errotabehere

Bihar, azaroko azken ostirala izanik, elkarretaratzea eginen dute Pausuko biribilgunean, “euskal preso eta iheslariek Euskal Herrian bizitzeko eskubidea dutela aldarrikatzeko”. Elkarretaratzea eta gero bilera eginen dute Xaia ostatuan. Herriratik jakinarazi dutenez, presoen sustengurako “taldea berosatzeaz” hitzegingo dute.

Herritarrak elkartearen 30. urteurrena ospatzeko, kantu afaria eginen dute Pausuko Xaia ostatuan larunbat honetan, abenduaren 1ean. 30 urte asko dira eta tarte horretan gertatu direnak gogora ekarriko dituzte afarian. Noski, Xaian izanik, musikarik ez da faltako. Fred, Beñat eta Danielek alaituko dute gaualdia. Antolatzaileek dei egin diete 30 urte hauetan lagun izan dituzten guztiei, haiekin afaldu eta euskal abestiak kantatzeko. Afarirako izena emateko eta informazio gehiagorako deitu honako telefonora: 0559 20 76 10.

Oiartzungo herri bilguneak antolatu du emanaldia; bost euskal presoren egoera kontatzen du filmak Oiartzungo Herrirak antolatuta, Barrura begiratzeko leihoak dokumentala ikusteko aukera izango da gaur, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Bost zuzendarik —Josu Martinezek, Eneko Olasagastik, Mireia Gabilondok, Enara Goikoetxeak eta Txaber Larreategik—, bost euskal preso politikoren istorioak kontatzen dituzte dokumentalean. Irati Tobar, Jon Ugarte Zinkunegi, Gotzone Lopez de Luzuriaga, Jesus Mari Zalakain eta Mikel Albisu Mikel Antza euskal presoak dira filmeko protagonistak. Egileek eta ekoiztetxeak, hainbat arazo izan dituzte lan hori egin eta zabaldu ahal izateko. Ekainean, Donostiako Udalak erabaki zuen filmaren arduraduna den Zinez ekoiztetxeari diru laguntza ematea. Espainiako Barne Ministerioak esan zuen Bildu legez kanpo uzteko arrazoia izan zitekeela laguntza. Herritarren ekarpenak Hala, diru laguntza horri eta diru laguntza publiko guztiei uko egitea erabaki zuen ekoiztetxeak. Jendeak diru ekarpena egiteko kanpaina abiatu zuten orduan. Oiartzunen ere jaso zituzten ekarpen horiek. Azkenean, Zinezek laguntzak adina diru lortu zuen, eta filma bukatu zuen. Ondorengo arazoak, filma proiektatzerakoan iritsi zitzaizkieen egileei. Zinez ekoiztetxekoek Zinemaldiko hautaketa batzordeari aurkeztu zioten dokumentala, baina antolatzaileek ez zuten sartu hautatutakoen zerrendan. Hala, lehenengo bi emanaldiak Donostiako Viktoria Eugenian egin zituzten, eta pribatuak izan ziren. Zabaltzeko deia Geroztik, arazoak izan dituzte hainbat zinema areto komertzialetan proiektatzeko ere. [...]