Gaur inauguratuko dute Mendi Zolanen herriko haurren parte hartzea izan duen ‘Aurpegi bat emadazu’ erakusketa
Donne moi un visage (Aurpegi bat emadazu) erakusketa eta arte instalazioaren inaugurazioa egingo dute gaur Mendi Zolan kulturgunean, 17:00etatik, 20:30era. Aurpegi bat emadazu, 2011-2012 ikasturtean Hendaiako eskoletan eta Mendi Zolanen eta Irungo Bitamine arte espazioan antolatutako tailer plastikoen fruitua da. Finean, haur bakoitzak bere burua nola ikusten duen aztertzen du DMUV proiektuak. Gaurtik, abenduaren 8ra arte bisitatu daiteke, Mendi Zolan kulturguneko ohiko ordutegian: asteartetik larunbatera, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Art & Project elkartearen egitasmoa izan da, Agnes Yobregatek animatuta. Antolatzaileek parte hartu duten lau artisten (Helga Massetani, Francisco Dussourd, Leon Lachamp eta Elke Roloff) eta haurren irakasleen artean izandako elkartrukatzea eskertu dute, eta, era berean, eskerrak eman dizkiote argazkiak egin dituen Z. Estudioko Ludovic Zeller argazkilariari, eta egitasmoan parte hartu duten eskolei eta haurrei. Herriko 3 eta 8 urte bitarteko 250 ikaslek parte hartu dute DM1V egitasmoan. Guztira, 320 erretrato bildu dituzte erakusketarako, euskarri desberdinetan azaltzen direnak: Metro eta erdi bider metro bateko argazki 5 argazki marko, haurren lanekin egindako 2 metro bider metro bateko eskultura bat, Haurren Hitzak deituriko pareta eta Eskola pareta.
Donne moi un visage (Aurpegi bat emadazu) erakusketa eta arte instalazioaren inaugurazioa egingo dute gaur Mendi Zolan kulturgunean, 17:00etatik, 20:30era. Aurpegi bat emadazu, 2011-2012 ikasturtean Hendaiako eskoletan eta Mendi Zolanen eta Irungo Bitamine arte espazioan antolatutako tailer plastikoen fruitua da. Finean, haur bakoitzak bere burua nola ikusten duen aztertzen du DMUV proiektuak. Gaurtik, abenduaren 8ra arte bisitatu daiteke, Mendi Zolan kulturguneko ohiko ordutegian: asteartetik larunbatera, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.
Art & Project elkartearen egitasmoa izan da, Agnes Yobregatek animatuta. Antolatzaileek parte hartu duten lau artisten (Helga Massetani, Francisco Dussourd, Leon Lachamp eta Elke Roloff) eta haurren irakasleen artean izandako elkartrukatzea eskertu dute, eta, era berean, eskerrak eman dizkiote argazkiak egin dituen Z. Estudioko Ludovic Zeller argazkilariari, eta egitasmoan parte hartu duten eskolei eta haurrei. Herriko 3 eta 8 urte bitarteko 250 ikaslek parte hartu dute DM1V egitasmoan.
Guztira, 320 erretrato bildu dituzte erakusketarako, euskarri desberdinetan azaltzen direnak: Metro eta erdi bider metro bateko argazki 5 argazki marko, haurren lanekin egindako 2 metro bider metro bateko eskultura bat, Haurren Hitzak deituriko pareta eta Eskola pareta.


