Kantu afaria eginen dute larunbatean Xaian, Herritarrak elkartearen 30 urteak ospatzeko
Herritarrak elkartearen 30. urteurrena ospatzeko, kantu afaria eginen dute Pausuko Xaia ostatuan larunbat honetan, abenduaren 1ean. 30 urte asko dira eta tarte horretan gertatu direnak gogora ekarriko dituzte afarian. Noski, Xaian izanik, musikarik ez da faltako. Fred, Beñat eta Danielek alaituko dute gaualdia. Antolatzaileek dei egin diete 30 urte hauetan lagun izan dituzten guztiei, haiekin afaldu eta euskal abestiak kantatzeko. Afarirako izena emateko eta informazio gehiagorako deitu honako telefonora: 0559 20 76 10.
Herritarrak elkartearen 30. urteurrena ospatzeko, kantu afaria eginen dute Pausuko Xaia ostatuan larunbat honetan, abenduaren 1ean. 30 urte asko dira eta tarte horretan gertatu direnak gogora ekarriko dituzte afarian. Noski, Xaian izanik, musikarik ez da faltako. Fred, Beñat eta Danielek alaituko dute gaualdia.
Antolatzaileek dei egin diete 30 urte hauetan lagun izan dituzten guztiei, haiekin afaldu eta euskal abestiak kantatzeko. Afarirako izena emateko eta informazio gehiagorako deitu honako telefonora: 0559 20 76 10.

