Itsas Solasaldien seigarren saioa egingo dute gaur, Juan Arizagarekin
Itsas Gelak antolatutako Itsas Solasaldiak ekimenaren seigarren saioa egingo dute gaur arratsaldean. Juan Arizaga Aranzadi Zientzia Elkarteko ikerlaria izango da hizlaria. Jaizkibelgo hegaztiei buruz ariko da, 19:30etik aurrera, Mater itsasontzian. Asteburuan, berriz, Jaizkibelgo itsasertzaren ingurumen azterketa eta garbiketa egingo dute Azterkosta egitasmoaren barne, zehazki Azabaratza eta Erentzingo kalak bisitatuz.
Itsas Gelak antolatutako Itsas Solasaldiak ekimenaren seigarren saioa egingo dute gaur arratsaldean. Juan Arizaga Aranzadi Zientzia Elkarteko ikerlaria izango da hizlaria. Jaizkibelgo hegaztiei buruz ariko da, 19:30etik aurrera, Mater itsasontzian.
Asteburuan, berriz, Jaizkibelgo itsasertzaren ingurumen azterketa eta garbiketa egingo dute Azterkosta egitasmoaren barne, zehazki Azabaratza eta Erentzingo kalak bisitatuz.

