Proisaren egoeraren berri emateko hitzaldia egingo dute Kofradian
Gaur arratsaldean San Pedroko Proisa kulturguneari buruzko hitzaldia egingo dute barruti horretan dagoen Arrantzaleen Kofradiako ekitaldi aretoan. Kulturguneak egun duen egoeraren berri emango dute bertan. 19:30ean hasiko da bilera. Proisako kideez gai...
Gaur arratsaldean San Pedroko Proisa kulturguneari buruzko hitzaldia egingo dute barruti horretan dagoen Arrantzaleen Kofradiako ekitaldi aretoan. Kulturguneak egun duen egoeraren berri emango dute bertan. 19:30ean hasiko da bilera. Proisako kideez gain, Donostiako Goi Eskola Teknikoko hainbat kide izango dira informazio bilkuran.
Herenegun iluntzean egindako plenoan Proisako lau kide izan ziren bertan. Udalbatzaren aurrean esan zuten udalarekin batzorde bateratu bat ireki nahi dutela. Horrez gain, bi arkitektok ikerketa egin dutela esan dute, eta Proisa “berreskuragarria” dela adierazi dute. Horregatik, Pasaiako Udalari eskatzen diote azterketa teknikoa egiteko.
Gainera, duten kultura egitasmoa ordezkaritza duten talde guztiei iristarazi nahi diete, “denek batera aurrera egiteko”. Alkateak eraikina mantendu nahi dutela helarazi zien, baita elkarlanerako prest dagoela ere.

