Rat Attack eta Sharon Stoner, larunbatean, Psilocybenean
Rat Attack talde ingelesak joko du larunbatean Psilocybenea aretoan. Punk jarrera duen taldea da eta musika ere 80. hamarkadan hasitako hardcore-punka da batez ere. Refused, The Bronx edota The Hives taldeen eragina nabaria dute euren abestietan. Hondarribira Bad Catholic lana aurkeztera datoz. Zuzenean ikusi nahi dutenek badakite izerdia botatzeko prest egon behar dutela. Aurretik Sharon Stoner bandak joko du. Aurten Puntu bakar baten elkartzen diren ertzak diskoa kaleratu dute. Musikari bikainez osaturiko taldea da, Hondarribian oso maitatua den stoner musika egiten duena. Abesti oso landuak egiten dituzte oñatiarrek, baina entzun errazak era berean. Haien zuzenekoak gozatzeko izaten dira, belarriak garbi eta begiak irekita edukitzeko.
Rat Attack talde ingelesak joko du larunbatean Psilocybenea aretoan. Punk jarrera duen taldea da eta musika ere 80. hamarkadan hasitako hardcore-punka da batez ere. Refused, The Bronx edota The Hives taldeen eragina nabaria dute euren abestietan. Hondarribira Bad Catholic lana aurkeztera datoz. Zuzenean ikusi nahi dutenek badakite izerdia botatzeko prest egon behar dutela.
Aurretik Sharon Stoner bandak joko du. Aurten Puntu bakar baten elkartzen diren ertzak diskoa kaleratu dute. Musikari bikainez osaturiko taldea da, Hondarribian oso maitatua den stoner musika egiten duena. Abesti oso landuak egiten dituzte oñatiarrek, baina entzun errazak era berean. Haien zuzenekoak gozatzeko izaten dira, belarriak garbi eta begiak irekita edukitzeko.

