
Bihar (larunbata) Xatz eta Eskifaia abesbatzek Portuko elizan emango duten kontzertua hizpide izan dute aste honetako BOGA astekarian.

Lezoko atez ateko zabor bilketaren asmoen harira, kutsatzen jarraitu nahi dudala adierazi nahi nuke. Zertarako lortu atez ateko sistemaren bidez %80ko birziklatze tasa, bosgarren edukiontziarekin %30koa lortuko badugu? Naturarekiko errespetagarriagoa, merkeagoa eta garbiagoa den sistemarik ez dut nahi. Ondorengoak niri bost! Egungo egoera ekonomikoa ikusita, nahiago dut gure administrazioek 400 milioi eurotik gora errauste plantan alferrik xahutzea, gastu horren erdiarekin bestelako sistemak martxan jartzea baino; ez genuke jakingo-eta zertan gastatu! Bestela ere nahikoa inbertitzen dugu hezkuntzan, osasunean, ikerkuntzan, gizarte laguntzetan, besteekiko elkartasunean… Errauts toxikoak arnastu nahi ditut! Hauek dituzten onurez jakitun, Lezoko Udalari eskatzen diot, arren, tramiteak has ditzan errauste planta handi bat, ahalik eta handiena, herrian jartzeko, ea horrela alemaniarrei gailentzen gatzaizkien zaborren inportazioan (ez langabezian soilik, zer demontre!). Pildaingo orubea, herri baratzeen eremua, Plazeta edo Altamirako futbol zelaiak, interesgarriak dira horretarako. Gu guztiok osasuntsu eta adimentsuagoak izango ginateke, Algeposa eta termikaz gain, beste tximinia onuragarri bat edukiko bagenu. Eskerrak eman nahi dizkiet, Lezon ez bezala, Superportua, AHT eta errauste plantaren proiektuetan prozesu parte hartzaile izugarri aberasgarriak bultza dituzuen agintariei. Mila esker ingurumena suntsitzeko eskubide unibertsala bermatzeagatik! Eskerrik asko, halaber, Lezo Garbiako kideei egun hauetan izaten ari zareten jarrera iraingarri-eredugarriagatik. Benetan, nire hautua indartu duzue! Ager Arrieta. Lezo

Haurren partehartze prozesua joan den ostiralean abiatu zuten

LAB sindikatuak, Catelsa enpresan zortzi eguneko greba deialdia egin du. Lan delegaritzan gaur bertan erregistratu dute sindikatuko kideek aurreabisua. Era berean, egoeraren irakurketa egin du LABek, grebara zein arrazoik eraman duten azaltzeko: R...

Igandean Irungo San Juan plaza eta Hondarribiko San Pedro kalea elkartuko ditu Txingudi Anti Sexistak (TAS) antolatutako sexismoaren kontrako martxak. Hondarribiko Emeki emakume elkartea bertan izango da, eta hainbat ekimen antolatu ditu martxa San Pedro kalera iritsi eta gerorako. Azken asteetan Hiri Debekatuaren Mapa osatu du Emekik, emakumeentzako seguruak ez diren herriko guneak zehazteko. Egindakoaz gustura dago Montse Garmendia Emekiko kidea. Hiri Debekatuaren Mapa egin duzue. Zer moduz aritu zarete? Oso positiboa izan da. Agian ez da jende gehiegi etorri, baina gero honakoa gertatu zaigu, puntu ilunetako bizilagunak etortzen zitzaizkigula esatera arrazoia genuela, horiek puntu ilunak bezala sentitzen zituztela; kasu batzuetan esan izan digute zenbait neurri hartu izan dituztela. Egindako lanaren erakusketa irekiko duzue etzitik aurrera Movellan arte galerian. Zer ikusiko du bertaratzen denak? Hondarribia emakumearen begiradapean goiburua jarri diogu erakusketari, eta horixe da erakutsiko duguna: Hondarribiko mapa eta bertan puntu ilunak zehazten dituzten kartelak, argazkiekin, eta ikus-entzunezko batean leku horiek egunez eta gauez zein desberdin ikusten diren erakutsiko dugu. Aurten hamasei izan dira tratu txarrengatik Hondarribian izandako salaketak, baina askoz gehiago direla esaten duzue. Badakigu Hondarribian ez dela erraza salaketa jartzea, herri txikia delako eta denak elkar ezagutzen dugulako. Gainera, emakume askok independentzia ekonomikorik ez izateak ez du laguntzen, [...]

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunarekin, Txingudi Anti Sexista (TAS) plataformak Sexismoaren Aurkako Martxa egingo du, Irun eta Hondarribia artean, igandean. San Juan plazatik abiatuko da 12:00etan, eta ordubete beranduago Hondarribiko San Pedro kalera iritsiko da. Martxaren leloa 224 arrazoi ibiltzen jarraitzeko izango da, horiek baitira aurten bi herrietan izan diren emakumeek izandako tratu txar salaketak, 208 Irunen eta 16 Hondarribian. Zenbaki horiek adierazten dutena baino larriagoa da arazoa, asko baitira salaketa jartzera ausartzen ez diren emakumeak. Edonola ere, Irungo tokiko gobernuko Gizarte Ongizate Arlotik gogorarazi dutenez, “2002tik 2011ra bitarte, 29 emakume hil zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan genero indarkeriarengatik. Irunen inork ez ditu ahazten Nagore Laffageren eta Jasmin Rodriguezen heriotzak”. 2011. urtean Irungo Genero Indarkeriari buruzko auzitegian —Irungo eta Hondarribiko kasuak biltzen dira bertan— 208 salaketa jarri eta 75 babes agindu eman zirela ohartarazi du udalak. Gizarte Ongizate, Hezkuntza eta Gazteria Arloak 83 emakumeri arreta eman zien genero indarkeria medio. Erakunde adierazpenak Igandeari begira, Irungo Udalak adierazpen instituzionala onartu zuen asteartean, eta gaur gauza bera egingo zuen ostegunean Hondarribikoak. Testuetan, “indarkeria matxistaren aurkako gaitzespena” egiten dute bi erakundeek: “Emakumeenganako indarkeriaren kontrako edozein adierazpen gaitzesten dugu, dimentsio orotan (fisikoa, psikologikoa, sexuala, sinbolikoa…), baita sexismo mota oro ere, arinenak eta normalizatuenak barne”. Emakumeenganako [...]

Oiarpeko pilotari Mikel Martinezek eta Jon Irastorzak Lehen Mailara igotzea lortu dute. Horrez gain, Gipuzkoako Bigarren Mailako finala jokatuko dute gaur. Lau partida ikusteko aukera izango da Madalensoron, 19:15etik aurrera. Imanol Ugalde eta Ekain E...

Pasaia Kirol Elkarteko lehen futbol taldeak Don Boscon jokatuko du bihar, 16:30etik aurrera. Beasain jasoko dute. Zuri-gorriek goierritarrek baino hiru puntu gehiago dituzte, eta biharko norgehiagoka garrantzitsua izan daiteke lasaitasun pixka bat gehi...

Laguntzarik eskatu ez izana leporatu dio EAJk Bilduri

Futbola Ohorezko Erregional Maila. Berio-Oiartzun. Etzi, 18:45ean, Donostiako Berio zelaian. Emakumeen Bigarren Maila. Oiartzun-Castejon. Etzi, 12:00etan, Karla Lekuonan. Areto futbola Gipuzkoako Lehen Maila. Euskalduna-Oiartzun. Bihar, 18:30ean, An...

Hirugarren lan saioa egingo du Hondakinen Batzordeak asteartean, Merkatuzarren. Bilera horien asmoa “herrian dagoen hondakinen arazoari irtenbide bat ematea” dela gogorarazi du Ingurumen Sailak. Batzarra 19:00etan hasiko da Merkatuzarren, e...

Pasaiako Udalbatza osatzen zinegotziak ohiko plenora deitu dituzte. Datorren asteartean izango da, 19:00etatik aurrera, San Pedroko Udal Aretoan. Bertan, aurrekontuen aldaketez gain, hiru mozio aztertuko dituzte. Pasaiako Ezkerrak bi aurkeztuko ditu. Alde batetik, langile publikoen eskubideen aldekoa. Bestetik, haurdunaldia borondatez eteteko mozioa aurkeztuko dute. Pasaiako talde sozialistak kaleratzeen gainean egindako proposamena ere jorratuko dute, zehazki, desjabetzeek sortzen dituzten arazoak.

Abenduaren 2ra arte. Hondarribiko Hiri Debekatuaren Mapa erakusketa, Movellan arte galerian (Zuloaga, 10). Hilak 25. Sexismoaren kontrako martxari harrera, San Pedro kalean. Ondoren, sentsibilizazio jardunaldia Emeki elkartearen aurrean, 13:30ean hasi...

Tximeleta Taldeak (orain arte Tximeleta Kirol elkartea zenak) hiru sari jaso ditu. Batetik, 3K kirol erakundeen kudeaketa hobetzeko proiektuei emandakoa. Dagoeneko jaso du sari hori. Bestetik, Zilarrezko Bikain Ziurtagiria, hizkuntza kudeaketaren kalitatearen bermea dena. Atzo eman zioten taldeari. Eta azkena abenduaren 18an emango diote Donostian: Bikaintasunarekin Konpromisoa Diploma. Tximeletaren lana fruituak ematen ari da, beraz: “Taldekide guztien profesionaltasuna, inplikazioa, ardura, ahalegina, maitasuna eta alaitasuna goraipatuko dutenak dira sari guztiak”.

Txokolate jatea izango da Oiartzunen; abenduaren 2rako entseguak izango dira datorren astean Oiartzungo Irrien Lagunek, parte hartze prozesua egin dute haurrekin azken bi larunbatetan, txikienek zer nolako aisia nahi duten ezagutzeko. Prozesu hori buka...

Ikuskaren XIV. ekitaldia bihar iluntzean bukatuko da, epaimahaiak erabakia jakinarazi eta sariak banatzean. 19:00etan hasiko da ekitaldi hori. Ondoren, film labur sarituak eskainiko dituzte. Gaur, sail ofizialeko film laburren azkeneko sorta emango dut...

Euskal gehiengo sindikalak deituta, Euskal Herria Martxan ekimena egingo dute datorren astean zehar, eta Euskal Herriko hemezortzi herritan mobilizazioak egingo dituzte lan duina, etxebizitza eskubidea, zerbitzu publikoa eta fiskalitate justu eta progr...