Ikuskaren XIV. ekitaldiko film onenak zeintzuk diren esango dute bihar
Ikuskaren XIV. ekitaldia bihar iluntzean bukatuko da, epaimahaiak erabakia jakinarazi eta sariak banatzean. 19:00etan hasiko da ekitaldi hori. Ondoren, film labur sarituak eskainiko dituzte. Gaur, sail ofizialeko film laburren azkeneko sorta emango dut...
Ikuskaren XIV. ekitaldia bihar iluntzean bukatuko da, epaimahaiak erabakia jakinarazi eta sariak banatzean. 19:00etan hasiko da ekitaldi hori. Ondoren, film labur sarituak eskainiko dituzte.
Gaur, sail ofizialeko film laburren azkeneko sorta emango dute Trintxerpeko alkateordetzan, 20:00etatik aurrera. Honakoak izango dira filmak: Vamos bonita, Optima life, The Art of Crossing a Bridge, La media pena, Zombi eta Moon. 22:30etik aurrera intrigazko eta beldurrezko filmak proiektatuko dituzte.

