Laugarren emaitza positiboa jarraian lortu nahi du Pasaiak
Pasaia Kirol Elkarteko lehen futbol taldeak Don Boscon jokatuko du bihar, 16:30etik aurrera. Beasain jasoko dute. Zuri-gorriek goierritarrek baino hiru puntu gehiago dituzte, eta biharko norgehiagoka garrantzitsua izan daiteke lasaitasun pixka bat gehi...
Pasaia Kirol Elkarteko lehen futbol taldeak Don Boscon jokatuko du bihar, 16:30etik aurrera. Beasain jasoko dute.
Zuri-gorriek goierritarrek baino hiru puntu gehiago dituzte, eta biharko norgehiagoka garrantzitsua izan daiteke lasaitasun pixka bat gehiago hartzeko.
Bestalde, Donibane Eskubaloiak Tolosa jasoko du bihar arratsaldean. Arrosek Lezoko Bekoerrota kiroldegian jokatuko dute, 17:00etatik aurrera. Sailkapeneko azkeneko postuan daude sanjuandarrak.

