Euskal Herria Martxan, Errenteria-Oreretatik pasatuko da
Euskal gehiengo sindikalak deituta, Euskal Herria Martxan ekimena egingo dute datorren astean zehar, eta Euskal Herriko hemezortzi herritan mobilizazioak egingo dituzte lan duina, etxebizitza eskubidea, zerbitzu publikoa eta fiskalitate justu eta progr...
Euskal gehiengo sindikalak deituta, Euskal Herria Martxan ekimena egingo dute datorren astean zehar, eta Euskal Herriko hemezortzi herritan mobilizazioak egingo dituzte lan duina, etxebizitza eskubidea, zerbitzu publikoa eta fiskalitate justu eta progresista aldarrikatzeko. Herri horietako bat izango da Errenteria-Orereta, eta asteartean, hilak 27, egingo dute protesta, nahiz eta eguna eta tokia ez duten oraindik zehaztu. ELA, LAB, EHNE, ESK, EILAS, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek 50 eragile sozialekin batera antolatu dute ekintza.
Hiriburuetan ere mobilizatuko dira, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egingo dute manifestazioa. Donostian, zehazki, hurrengo ostiralean, hilak 30, izango da, 19:00etan, Bulebarrean.

