224 arrazoi ez direlako gutxi
Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunarekin, Txingudi Anti Sexista (TAS) plataformak Sexismoaren Aurkako Martxa egingo du, Irun eta Hondarribia artean, igandean. San Juan plazatik abiatuko da 12:00etan, eta ordubete beranduago Hondarribiko San Pedro kalera iritsiko da. Martxaren leloa 224 arrazoi ibiltzen jarraitzeko izango da, horiek baitira aurten bi herrietan izan diren emakumeek izandako tratu txar salaketak, 208 Irunen eta 16 Hondarribian. Zenbaki horiek adierazten dutena baino larriagoa da arazoa, asko baitira salaketa jartzera ausartzen ez diren emakumeak. Edonola ere, Irungo tokiko gobernuko Gizarte Ongizate Arlotik gogorarazi dutenez, “2002tik 2011ra bitarte, 29 emakume hil zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan genero indarkeriarengatik. Irunen inork ez ditu ahazten Nagore Laffageren eta Jasmin Rodriguezen heriotzak”. 2011. urtean Irungo Genero Indarkeriari buruzko auzitegian —Irungo eta Hondarribiko kasuak biltzen dira bertan— 208 salaketa jarri eta 75 babes agindu eman zirela ohartarazi du udalak. Gizarte Ongizate, Hezkuntza eta Gazteria Arloak 83 emakumeri arreta eman zien genero indarkeria medio. Erakunde adierazpenak Igandeari begira, Irungo Udalak adierazpen instituzionala onartu zuen asteartean, eta gaur gauza bera egingo zuen ostegunean Hondarribikoak. Testuetan, “indarkeria matxistaren aurkako gaitzespena” egiten dute bi erakundeek: “Emakumeenganako indarkeriaren kontrako edozein adierazpen gaitzesten dugu, dimentsio orotan (fisikoa, psikologikoa, sexuala, sinbolikoa…), baita sexismo mota oro ere, arinenak eta normalizatuenak barne”. Emakumeenganako [...]
Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunarekin, Txingudi Anti Sexista (TAS) plataformak Sexismoaren Aurkako Martxa egingo du, Irun eta Hondarribia artean, igandean. San Juan plazatik abiatuko da 12:00etan, eta ordubete beranduago Hondarribiko San Pedro kalera iritsiko da. Martxaren leloa 224 arrazoi ibiltzen jarraitzeko izango da, horiek baitira aurten bi herrietan izan diren emakumeek izandako tratu txar salaketak, 208 Irunen eta 16 Hondarribian.
Zenbaki horiek adierazten dutena baino larriagoa da arazoa, asko baitira salaketa jartzera ausartzen ez diren emakumeak. Edonola ere, Irungo tokiko gobernuko Gizarte Ongizate Arlotik gogorarazi dutenez, “2002tik 2011ra bitarte, 29 emakume hil zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan genero indarkeriarengatik. Irunen inork ez ditu ahazten Nagore Laffageren eta Jasmin Rodriguezen heriotzak”.
2011. urtean Irungo Genero Indarkeriari buruzko auzitegian —Irungo eta Hondarribiko kasuak biltzen dira bertan— 208 salaketa jarri eta 75 babes agindu eman zirela ohartarazi du udalak. Gizarte Ongizate, Hezkuntza eta Gazteria Arloak 83 emakumeri arreta eman zien genero indarkeria medio.
Erakunde adierazpenak
Igandeari begira, Irungo Udalak adierazpen instituzionala onartu zuen asteartean, eta gaur gauza bera egingo zuen ostegunean Hondarribikoak. Testuetan, “indarkeria matxistaren aurkako gaitzespena” egiten dute bi erakundeek: “Emakumeenganako indarkeriaren kontrako edozein adierazpen gaitzesten dugu, dimentsio orotan (fisikoa, psikologikoa, sexuala, sinbolikoa…), baita sexismo mota oro ere, arinenak eta normalizatuenak barne”. Emakumeenganako indarkeriak adingabeen artean agertu izana “benetan kezkagarria” dela uste dute.

