
Azaroko ipuin kontaketa saioa bihar izango da. 17:30etik aurrera, Lur Kortak ipuinak kontatuko dizkie bi eta hiru urteko haurrei, Manuel Lekuona Bibliotekan. Oiartzungo Udalak antolatu du saioa, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin

Oiartzun Irratiko Kirolez blai! saioan, nesken futbolaz ariko dira gaur, eta denboraldi hasierak aztertuko dituzte. Honakoak izango dira gonbidatuak: Alazne Inziarte eta Maitane Toledo OKE Oiartzun Kirol Elkarteko jokalariak, eta Ainara Herrero Realeko...

Larunbat honetan, 2012 denboraldian lortutako banderen bedeinkapen ekitaldia egingo du Hondarribia Arraun Elkarteak. Arraunlariak eta zuzendaritzako kideak 12:20an abiatuko dira elkartearen egoitzatik Alde Zaharreruntz, Abiyuan fanfarreak lagunduta. Udaletxe azpian, zinegotziak batuko zaizkie eta elkarrekin joango dira Kale Nagusiko parrokira. 12:30ean hasiko da banderak bedeinkatzeko meza. Mezaren ondoren bildutakoak Hemandadera jaitsiko dira eta han utziko dituzte banderak, bertan gorde ditzaten. Ondoren bazkaria egingo dute Alameda ajtetxean. Bazkaltzera joan nahi duenak Kai-Alde goxodendan, Mapfra aseguru etxeko bulegoan edo arraun elkartearen bulegoetan eros ditzakete tiketak. Aurten beso asko beharko dira banderak elizara eta handik Hermandaderaino eramateko. Guztira, hamalau bandera bedeinkatuko dituzte, 11 Ama Guadalupekoa ontziko arraunlariek lortutakoak eta beste hiru aulki mugikorreko kirolariek irabazitakoak. Bertiz anaien ama, amabitxi Aurten Iñigo eta Gorka Bertizen ama Junkal Navarro izango da ekitaldiko protagonistetako bat, aurtengo amabitxi hautatu baitute. Iñigo Bertizek bederatzi urte egin ditu taldean eta anaiak zortzi. Ibilbide horren eskertza da bere ama arraun elkartearen aurtengo amabitxi izendatu izana. Bedeinkatuko dituzten banderak Haurren Mailako Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Liga. Gazte Mailako Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Liga. Helduen Mailako Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Liga. Gipuzkoako TKE Liga. Orioko XVIII Traineru Jaitsiera. IV. Bilboko Trineru Jaitsiera (TKEko aurkezpena). Petronor XXIX. Bandera (TKE). Portugaleteko XXXI. Bandera (TKE). Eusko Label Bandera (TKE). Pasaiako Portu [...]

Proisa kulturgunearen aldeko ekitaldiak biderkatzen ari dira. Horrela, larunbat honetan musika protagonista izango San Pedroko eraikinaren alboan zein bi tabernatan, OarsoMusika kolektiboak antolatuta. Oarsoinua X Proisa izena jarri diote ekitaldi sortari. Eguerdian mikrofono irekia egongo da Proisa aldamenean, nahi duenak abestu edo jo dezan. Ondoren, bazkaria egingo dute, eta arratsaldean kontzertuak izango dira herriko hiru txokotan. Lantaldearen arabera, “espazio ireki eta askeen beharra dago”. Batez ere krisi garaietan: “Krisialdiak gauzak eraldatzeko aukera dira, alternatibak bilatzeko murrizketen aurrean”. Horrela, kulturaren barruko krisia Oarsoaldean “aspalditik” nabari dela ziurtatu dute, eta OarsoMusika gizartearen eskaerari eskaintza emateko sortu zela gogorarazi dute. Horregatik, Proisa proiektuarekin bat egiten dute, “eskatu baino, eskaini egiten duelako”. Udalari zuzenduta, esan dute toki horretan herriaren probetxurako kulturgune bat sortu nahi dutela, “herrian sortua eta herriak sortutakoa”. Horregatik, laguntza eskatu diote, dituzten tresnak euren eskuetan jarriz. Oarsoinua X Proisa 12:00etan. Mikro irekia Proisan. 14:00etan. Herri bazkaria. 16:00etan. Kafe kontzertua: Imanol Carballo eta Zudaire. 17:30ean. Kakahuete, Alkartetxean. 18:30ean. Kaso Mai, Begi Haundin. 19:30ean. Aximila, Alkartetxean. 20:30ean. In vino veritas, Proisan. 21:30ean. Incognita, Proisan.

Gaurko, kaleko emanaldia antolatu du Ibargainek; kontzertua egingo dute Lartaungo musikariek igandean Bihar da Zezilia Deuna edo Santa Zezilia, musikaren eta musikarien eguna, azaroaren 22a. Horren harira, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Ibargain Musika Eskolak eta Lartaun Abesbatzak. Eskolak, musikarien zaindariaren omenez emanaldi berezia antolatu du gaurko. 17:45ak aldera, musika eskolako ikasle eta irakasleak eskolako atarian bildu eta kalejiran —Ikusi mendizaleak kantari eta soinu tresnak joaz—, Aialde kaletik Doneztebe plazara igoko dira. Plazara iritsitakoan udaletxearen aurrean «abesti ezagunez osatutako kantaldia» emango dute. Honako abestiak kantatuko dituzte: Maritxu, Maritxu; Udaberrian, Arrano Beltza eta Baketue Tuepapa. Ibargaingo arduradunek zehaztu dutenez, kantaldia irekia izango da: «Hurbiltzen diren guztiak, haurrekin eta gazteekin batera abestera gonbidatuta daude». Saioa bukatuta, plazatik Ibargain Musika Eskolara kalejiran joango dira berriro, Ikusi Mendizaleak abestiarekin. Eguna kantari bukatuko dute. Lau helburu ditu saio horrek, Ibargaingo zuzendari Juan Pablo Lizartzak jakinarazi duenez: «Hurrengo eguna musikarien eguna dela iragartzea; musika eskola kalera ateratzea, batez ere, ikasle gazteenak; publikoa gurekin batera kantan eta dantzan jartzea, eta, azkena, baina ez garrantzi gutxiagokoa, ondo pasatzea». Hala, herritar guztiak animatu dituzte musika eskolako ordezkariek gaurko ekimenean parte hartzera. Kantu Kantari eta kontzertua Lartaun Abesbatzak, bi ekitaldi antolatu ditu, biak asteburuari begira. Etzidamu, Kantu Kantari ekimena egingo dute. [...]

Hilaren 30ean kantu afaria egingo dute Lakaxita, baina gaztetxekoek nahi dute afaltzera joaten direnek beraiek errepertorioa zehaztea. Horregatik, abesti zerrenda bat osatu dute eta jendeari eskatu diote titulu gehiago gehitu edota daudenak bozkatzeko....

Akelarre Euskal Kultur Elkarteak antolatuta, astelehenean hasi ziren Hendaiako Txotxongilo Egunak. Igandera arte, hainbat ikuskizun taularatuko dituzte, euskaraz. Gainera, eskuekin itzal antzerkia egiteko ikastaro bat eskainiko dute. Atzo eta astelehen...

Bihar, 22:30etik aurrera, kontzertua izango da De Cyne Reynan. Urrutitik etorritako taldea igoko da oholtzara oraingoan: Brasilgo Yemamah. Brasilgo doinuak entzuteko aukera izango dute Zumardiko tabernara joaten direnek: Bossa nova, samba, fogo… ...

Elorsoro kiroldegiko 2013ko lanak egiteko, zenbat aste itxi behar duten galdetzen ari dira kiroldegiko arduradunak bazkideei. Abenduaren 5era arte, sarreran dagoen mahaian bozkatu ahal izango dute 16 urtetik gorako bazkideek, eta bi aukera hauen artean...

Zinea eta musika eskutik emanda joango dira igandean Varietes aretora, Jamaika eta reggaee musika protagonista izango duen ekitaldira. 17:00etan hasita, Bob Marley musikariari buruzko dokumentala, dastaketa gastronomiko tropikala eta reggae kontzertua izango dira. Hasteko, Kevin Macdonald zuzendariak landutako Marley dokumentala emango dute. Antolatzaileek aurreratu dutenez, “lan liluragarria, ederki filmatua, pasa den mendeko itxura enblematiko horren ulertzeko” egokia da. Marleyren figura sakon lantzen duen grabaketa da, bi ordu eta erdiko luzerakoa. Jamaika usaineko ekitaldia, nola ez, kontzertu batekin amaituko da. Baina aurretik indarrak hartzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, Hendaian bizi den Martinikar batek prestaturiko espezialitate tropikalekin. Dokumentala amaitzerako prest izango da mahaia. 70. hamarkadako estandarrak Kontzertua 20:o0etan hasiko da. Herriko sOOn cOme taldeak Bob Marleyren errepertorio luzetik hautaketa bat joko du ordubetez. Christophe Donnat (ahotsa eta gitarra), Cedric Ilhardoy (bateria) eta Gregory Ampen (baxua) musikariek osatzen dute taldea. “70. hamarkadako reggae roots musikaren standard ezaunenak jotzen ditu Soon Come taldeak”, argitu dute Varietesetik. Emanaldian zehar, zine aretoko teknikariek prestaturiko proiekzioa ikusteko aukera izango da; Bob Marleyren irudi eta grabaketekin prestatu dute proiekzioa. Sarrera bakarra izango da, zinerako eta kontzerturako, 6,5 euroan. Kanpotik etorriko direnentzat, Varietes aretoa Hendaia erdigunean dago, Antzokiko karrikan.

Eta Karmele? antzezlana eskainiko dute larunbatean, 19:00etatik aurrera, Antxoko Kultur Etxean. Harremantxotarrak taldekoek oholtzara eramango dute Samara Velteren gidoia. Azaroaren 25aren harira antolatu dute. Obraren protagonistak auto baten barruan ...

Donibaneko Anai Arrebak taldeak iraupen luzeko lehen diskoa aurkeztu zuen igandean. Etxean egin zuten, Matxet txiringitoaren terrazan. Taldearen izen bera du diskoak. Igande arratsaldean festa “polita, eta jende askorekin” egin zuten txiringitoan, Marga Altolagirre taldearen abeslarietako batek adierazi duenez. Jai koloretsua izan zen, koloretako puxikek dekoratuta, eta taldeko kideek lau abesti jo zituzten Pasaiako badiaren ertzean. Horrez gain, taldearen materiala jarri zuten salgai, baita zozkatu ere. Altolagirretarrek, Etxarritarrek eta Ander Vildosolak osatutako taldeak maketa kaleratu zuen iaz. Margak azaldu duenez, lehen disko luzearekin “bidea aurkitu” dute. “Lehen estiloak gehiago nahasten genituen, eta eszenatokian, batzuetan, ez genekien oso ondo zer egin behar genuen”, gaineratu du abeslariak: “Baina orain zehaztu dugu gure estiloa”. Hori bai, euren jatorria ez dute ahaztu: “Disko honetako musika aurreko maketan baino askoz dantzagarriagoa dela esan daiteke, baina punk eta rock jarrerak ez ditugu ahaztu, horiek betidanik gustatu zaizkigulako eta gure jarreraren parte direlako”. Musika dantzagarria egitearen arrazoia krisia bera da: “Jende gaztea ilusiorik gabe dago, etxea ordaindu ezinik, eta uste dugu animoak goratzeko eta ondo pasatzeko balioko duela musikak”. Disko berriaren aurkezpen kontzertuak egingo dituzte Euskal Herriko herrialdeetako bostetan. Lehena abenduaren 1ean izango da, Tolosako Bonberenean. Hurrengoak Hazparnen (abenduaren 8an), Durangon (9an), Iruñean (15ean) eta Gasteizen (21ean) [...]

Kataxulo Gaztetxiak hamasei orduko futbito txapelketa antolatu du abenduaren 6rako, Elorsoro kiroldegian Abenduaren 6a Espainiako Konstituzioaren eguna da. Jaiegun hori «inposatua» dela gogorarazteko eta salatzeko, Konstituzioaren Aurkako Futbito Txa...

Ramon Jauregi PSOEko Presidentzia ministro ohia Errenteria-Oreretan izango da bihar, hitzaldi bat emateko: Sozialdemokrazia eta Europa. Hitzaldia Reina aretoan izango da, 19:30ean, eta sarrera doakoa da.

Giriziak antolatutako ekitaldiak gaur hasiko dira; bihar eta etzi ere izango dira, eta igandean, irteera Aurten, 26. aldiz antolatu du Giriziak mendi astea. Gaur hasiko dira Mendi Jardunaldietako ekitaldiak, eta igandera arte iraungo dute. Astean zehar (gaur, bihar eta etzi), diapositiba eta bideo emanaldiak izango dira udaletxeko areto nagusian. Gaurko eta biharko saioak 20:00etan hasiko dira, eta etzikoa, berriz, 20:30ean. Igandean, ordea, irteera egingo dute mendizaleek, astea mendian bukatzeko. 06:30ean aterako dira Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik eta Nafarroara abiatuko dira. Codeseko monasterioan hasiko dute ibilaldia, Torralba del Rion. Gero, Ioaretik (1.414 metro) pasatu eta Aguilar de Codesera iritsiko dira mendizaleak. Ondoren, Lantziegoko (Araba) Luis R upeltegian bazkalduko dute. Ohiko tokietan eta sarean ere eman daiteke irteera horretarako izena: www.girizia.org webgunean. Egitaraua Gaur, hilak 21 20:00etan. Arroketatik igoeren bila ikus-entzunezkoa Mikel Ajuria Pison herriko mendizalearen eskutik, udaletxeko areto nagusian. Bihar, hilak 22 20:00etan. Iran, topikoen aurkako bidaia, Asier Aranzabal eta Mila Gallastegi mendizaleen eskutik, udaletxeko areto nagusian. Etzi, hilak 23 20:30ean. Nextime Inhala, Alex Txikonen eskutik, udaletxeko areto nagusian. Igandea, hilak 25 Kodeseko Monasterioa, Ioar (1.414 metro) eta Agilar de Kodes. Lau orduko bidea, gosaria barne. Ondoren, bazkaria. Izen-ematea: Amazkar tabernan, Garmendi txokolategian edo sarean (prezioa: 55 euro).

En la lona konpainiaren eskutik dator Hendaiara Sialuk hartz txikiaren bidaia, Txotxongilo Egunen aurtengo ekitaldiko obra aipagarriena. Ostiralean taularatuko dute, 20:30ean, eta 6 urtetik gorako publikoari zuzenduta dago. En la lona antzerki taldea 1997. urtean sortu zuten Paula Alfierik eta Andres Fesnok Buenos Airesen, Argentinan. Hiru urte geroago Euskal Herrira etorri ziren eta Gernikan ezarri ziren. Ikuskizunetan zirku-teknikak, antzerkia, txotxongiloak, pailazoak eta maskarak uztartzen dituzte dira. Teknika horiek beraien prestakuntzen zehar gehitzen joan dira. Horretaz gain, 1995. urteaz geroztik, zirku-teknikak ere irakasten dituzte En la lonakoek. Sialuk hartz txikiaren bidaia, hartz arre baten istorioa da: Ipar Poloan bizi da bere amarekin. Sialuk marroia da, goitik beheraino, eta bere ama txuri-txuria, ipar hartza delako. Sialuk zoriontsua da ipar poloan, baina badu zerbait, halako egonezin bat, eta erantzunen bila abiatuko da. Mendi Zolanera hurbiltzen direnek sinbolismoz beteriko bidaia zirraragarri bat biziko dute. Bere historia ezagutzeko bidaiari ekingo dio Sialuk hartzak, eta lortuko du, baina aurretik fantasiei aurre egin beharko die, ama faltan botako du eta, tarte horretan, hazi egingo da. Adopzioez, laguntasunaz eta emozioez jardungo du En la lona taldeak, 6 urtetik gorako haurrentzat egokitutako kontakizunean.