Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Gaur hasiko dira Txotxongilo Egunetako emanaldi irekiak, Mendi Zolanen

Akelarre Euskal Kultur Elkarteak antolatuta, astelehenean hasi ziren Hendaiako Txotxongilo Egunak. Igandera arte, hainbat ikuskizun taularatuko dituzte, euskaraz. Gainera, eskuekin itzal antzerkia egiteko ikastaro bat eskainiko dute. Atzo eta astelehen...

admin
Bidasoa
2012/11/21

Akelarre Euskal Kultur Elkarteak antolatuta, astelehenean hasi ziren Hendaiako Txotxongilo Egunak. Igandera arte, hainbat ikuskizun taularatuko dituzte, euskaraz. Gainera, eskuekin itzal antzerkia egiteko ikastaro bat eskainiko dute.

Atzo eta astelehenean Rosa Martinezen taldeak Beti lagun lana antzeztu zuten, herriko ikastetxeetako bi eta bost urte arteko ikasleentzat. Obrari esker, itsasoa eta mendia Internetez harago existitzen direla irakatsi zieten hendaiar txikiei.

Baina publikoari irekitako ekitaldiak gaur hasiko dira, 15:00etan, Mendi Zolan kulturgunean. Troupe zurrunka taldeak Erraldoi bihotz gabea lana taularatuko du; bihotzaren ordez liztor kabia duen erraldoi baten istorioa da. Bihar Goloka konpainiaren Wolingen garatxoa obra ikusi ahalko dute sei eta hamar urte arteko ikasleek eta etzi En la lona taldeak Sialuk hartz txikiaren bidaia taularatuko du, 20:30ean.

Obrez gain, larunbat goizean itzal txotxongiloak egiteko ikastaroa egingo dute. Hiru orduko saioa izango da, Valeria Gugliettik zuzendutakoa. Teknika horretan aditua da Guglietti, eta, besteak beste, Mexikon eta Taiwanen aritu da. Sortzaile horren Eskuz esku lana ikusteko aukera egongo da, 16:00etan.

Jaialdia igandean amaituko da, Katillukadak antzezlanarekin, 11:00etan. Bertsoa eta txotxongiloak nahasten ditu Kontakatillu taldeak obra horretan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.